Streptococcus
Streptococcus generoa osatzen duten bakterio esferikoak. Kateak osatuz elkartzen dira eta zenbait espeziek infekzio larriak sorrarazten ditu (meningitis, septizemia, eskarlatina eta abar) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Streptococcus generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, koko itxura dutenak. Koko hauek ilaretan biltzen dira sarri, kate luzeak osatuz (ikusi argazkia). Ez dira mugitzen eta ez dute esporarik sortzen.
Streptococcus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Bacilli |
Ordena | Lactobacillales |
Familia | Streptococcaceae |
Generoa | Streptococcus Rosenbach, 1884
|
Azpibanaketa | |
S. agalactiae S. anginosus | |
Datu orokorrak | |
Habitat | human saliva (en) |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Genero honen barruan aniztasun handia dago: espezie batzuk saprofitoak dira, beste batzuk komentsalak; badaude patogenoak ere. Bakterio laktiko asko estreptokokoak dira, janari industrian eginkizun oso garrantzitsua dutenak, esnekigintzan batez ere (jogurt, mamia edo gaztaren ekoizpenean, esaterako).
Estreptokokoen ezaugarri biokimiko nagusiak hauek dira:
- anaerobio fakultatiboak
- katalasa (-)
- oxidasa (-)
- glukosaren hartzidura (+) (azido laktikoa sortuz eta gasik sortu gabe)
- gelatinaren hidrolisia (-)
Janari eskakizun zorrotzak dituztenez, hazkuntza-inguru aberatsak erabiltzen dira laborategian hazteko.