Steve Jobs
enpresari amerikarra eta Apple Inc. enpresaren fundatzailea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Steve Paul Jobs — Steve Jobs izen-deiturez ezaguna— (San Frantzisko, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1955eko otsailaren 24a - 2011ko urriaren 5a) enpresaburua eta informatikaria izan zen, Apple enpresako lehendakaria, eta informatikaren industriako pertsonaia famatua zen.
Steve Jobs | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2010) | |||||||||
1997ko irailaren 16a - 2011ko abuztuaren 24a - Tim Cook (en) →
1995eko azaroaren 29a - 1997
1985 - 1997
1977ko urtarrilaren 3a - 1985 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | San Frantzisko, 1955eko otsailaren 24a | ||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||
Bizilekua | Mountain View | ||||||||
Heriotza | Palo Alto, 2011ko urriaren 5a (56 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Alta Mesa Memorial Park (en) | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Abdulfattah Jandali | ||||||||
Ama | Joanne Carole Schieble Simpson | ||||||||
Ezkontidea(k) | Laurene Powell Jobs (1991ko martxoaren 18a - 2011ko urriaren 5a) | ||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||
Seme-alabak | |||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | De Anza College (en) Homestead High School (en) 1972) Reed College (en) (1972 - 1974) | ||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | ekintzailea, asmatzailea, diseinatzailea, informatikaria, executive producer (en) , zinema ekoizlea eta finantzaria | ||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||
Enplegatzailea(k) | Apple Inc. NeXT (en) Pixar Atari, Inc. (en) | ||||||||
Lan nabarmenak | |||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | budismoa Zena | ||||||||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||||||||
apple.com… | |||||||||
| |||||||||
Steve Wozniak ingeniariak Apple I ordenagailu pertsonal berritzailea eskuz sortu eta Jobsek ordenagailu pertsonala ezagutzera eman zuen 70. hamarkadaren bukaeran. 80. hamarkadaren hasieran, Erabiltzailearen Interfaze Grafikoaren potentziala aditzera eman zuen.
Berak sortutako enpresaren zuzendaritza batzordearekin arazoak eduki ondoren, 1985. urtean kaleratu zuten Apple Computeretik, ondoren NeXT konpainia sortuz. Konpainia hau Apple Computerek xurgatu zuen geroago, eta Jobs ia heriotzara arte izan zen bere lehendakaria.