From Wikipedia, the free encyclopedia
Spitz motako txakurrak txakur-arrazen artean ezaugarri komun hauek dituzten txakur batzuk dira.
Spitz | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Bi ile-geruza dauzkate txakur hauek, lehena laburra eta artile tankerakoa, eguraldi txarretik babesten dituena; eta bigarren geruza ile luzekoa, leuna eta gorputzetik askatua. Burua ile laburrez estalia dute, azeriarena gogorarazten du formaz, belarri txiki eta puntazorrotzekin, beroaren galera eta izozte-arriskua ebitatzeko. Isatsa altxatua eta bizkar gainean kurbatua eroaten dute ohikoan. Artikoko txakurren antza dutela esan daiteke.
Nazioarteko Federazio Zinologikoak (NFZ) bi ataletan sailkatzen ditu spitz arrazak, gehienak 5. taldearen barruan, bi azpitaldetan, Europako spitzak eta Asiako spitzak eta antzeko arrazak.
Spitz izena duten arraza batzuk ere badaude, NFZk ehizako txakur nordiko izendatzen dituena, 2. atalean sailkatuak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.