From Wikipedia, the free encyclopedia
Sobek egiptoar mitologian krokodilo jainkoa izan zen, izaera ongarrikoa, bere izerditik jaioko zen Nilo ibaiaren sortzailea, ugalkortasuna, landaretza eta bizitzaren jainkoa. Iparraldea puntu kardinalarekin lotua dago.
Sobek | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Set |
Ama | Neit |
Ezkontidea(k) | Renenutet (en) |
Greziarrek Sukos (σοῦχος) izena eman zioten, krokodilo esan nahi duena, eta Helios jainkoarekin identifikatu zuten.
Krokodilo edo krokodilo burudun gizon bezala irudikatua izan zen Shuty koroa, Uas zetroa eta ankharekin. Egiptoko aro berantiarrean, belatz, zezen, ahari edo lehoi buruarekin ere ager daiteke.
Munduaren sorreran kaosaren uretatik irtena uste zen. "Uretako Jauna" zen. Gaizkiaren alorrean, Duateko deabru bezala irudikatzen da, Sethekin lotu zen arriskua eta saski-naskia sortzen zuelako; Osirisen mitoaren bertsioren batean, Seth, bere krimenagatik zigorrik gabe ihes egiteko krokodilo baten gorputzean ezkutatu zela esaten da; baina Sobekek Horusen jaiotzan eta Seth suntsitzen lagundu zuen, Raren aginduz, Horusen lau semeak Nun itsasoaren uretatik ere salbatu zituen. Bere bizilekua, Baju mendiaren ekialdean zegoen, eta horregatik, "Bajuko Jauna" izena jasotzen zuen; han, tenplu bat ere badu. Gebelein herrian, Neit bere ama zen, Sais bere semea zen arren.
Amon, Ra (Sobek-Ra bezala), Horus, Herishef eta Sethekin lotua izan zen, azken hau, gainera, bere aita bezala ere agertzen da.
Bere gurtza, Egiptoko lehen dinastietan hasi zen. Bere gurtza nagusia Shedeten, Krokodilopolisen (Faiyum), Moeris lakuan, ondoren Nubten (Kom Ombo) eta Tebasen zegoen. Shedeten gurtua Neit eta Senuyrekin batera, eta Kom Ombon, non Hathor edo Heketen senar eta Khonsuren aita den. Bere jaia, Khoiak hilabetearen laugarren egunean ospatzen zen
Bere izena, Egiptoko XIII. dinastiaren zenbait faraoiren tituluaren zati izan zen, Sebekhotep deituak (Sobek pozik dago).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.