Snellen lege
Eraso-angeluaren eta errefrakzio-angeluaren sinuen arteko zatidura konstantea dela dioen legea. [FORMULA] / From Wikipedia, the free encyclopedia
Snellen Legeak adierazten du errefrakzio-indizearen eta intzidentzia-angeluaren sinuaren arteko biderkatzea konstantea dela edozein argi-izpirentzat, bi inguruneen arteko banaketan eragiten duenean. Nahiz eta Snellen legea argiaren errefrakzio-fenomenoak azaltzeko formulatua izan zen, uhin mota guztiei aplika dakieke, uhinek hedapen-abiadura aldatzen den bi inguruneren arteko banaketa-azalera zeharkatzen dituztenean.