![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/39/Slash_live_in_London_2022_%2528Cropped%2529.jpg/640px-Slash_live_in_London_2022_%2528Cropped%2529.jpg&w=640&q=50)
Slash
From Wikipedia, the free encyclopedia
Saul Hudson (Stoke-on-Trent, Ingalaterra; 1965eko uztailaren 23a) Slash goitizenaz ezagunagoa, gitarra-jotzaile eta musikagilea da. Guns N' Roses talde estatubatuarreko gitarrista nagusia da eta Hard Rock gitarra-jotzaile onenetariko bat, Rolling Stone aldizkariak 100 gitarra-jotzaile hoberen artean 65. postuan jarri zuelarik. 2012an, Guns N' Rosesen taldekide bezala, Rock and Roll Hall of Famen sartu zen.
Slash | |
---|---|
![]() (2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hampstead, 1965eko uztailaren 23a (58 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Encino (en) ![]() |
Talde etnikoa | afro-amerikarra Black Britons (en) ![]() British Jews (en) ![]() African-American Jews (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Anthony Hudson |
Ama | Ola Hudson |
Ezkontidea(k) | Perla Ferrar (2001 - 2018) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Beverly Hillseko bigarren hezkuntza institutua Fairfax High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea eta disko-ekoizlea |
Lantokia(k) | Los Angeles |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Elliot Easton (en) ![]() |
Kidetza | Guns N' Roses Slash's Snakepit (en) ![]() Slash's Blues Ball (en) ![]() Slash featuring Myles Kennedy and The Conspirators (en) ![]() Hollywood Rose (en) ![]() Velvet Revolver (en) ![]() |
Izengoitia(k) | Slash |
Genero artistikoa | hard rock traditional heavy metal (en) ![]() blues rock glam metal (en) ![]() |
Musika instrumentua | gitarra |
Diskoetxea | Eagle Rock Entertainment (en) ![]() Geffen Records RCA Records Roadrunner Records (en) ![]() EMI |
slashonline.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Guns N' Roses taldearen kidea izan zen 90eko hamarkadaren erdialdera arte. 1994an Slash's Snakepit taldea sortu zuen eta bi album kaleratu zituen, 1995 eta 2000an. 2004an Velvet Revolver taldea sortu zuen Guns N' Rosesko Duff McKagan eta Matt Sorum, Dave Kushner gitarjolea eta Scott Weiland abeslariarekin.
Famatua da bere ile kizkur eta luzea, ia aurpegi osoa estaltzen diona eta beti eraman ohi du gaztea zenean denda batean lapurtu zuen kapela.