Single[1] bat (ingelesez ere single; "bakarra") abesti bat edo abesti pare bat dituen disko motza da, LP edo EP bat baino luzera askoz murritzagokoa.[2][3] Abesti hau artista jakinaren diskografian modu independentean aurki daiteke edo, kontrara, artistaren album jakin bateko abesti bat izatea (azkeneko hau da arruntena).[4][5] Gaur egungo testuinguruan, singleak promozio-helburuarekin kaleratzen dira, bai fisikoki, baina, azken urteotan, digitalki, bai eta irrati-formatuetan ere.[6] iTunes Dendaren arabera, single bat, gehienez, hiru abestiz osaturik egon daiteke; betiere, abesti bakoitzak hamar minutu baino gutxiago luzeera badu.[7] Bertatik aurrera EP bat kontsideratuko da iTunes Dendaren begietan (eta, sei abestitik aurrera, LP).[7]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.