Giltzurrunetako asaldua; proteinuria, hipoalbuminemia eta edema ditu ezaugarri. Glomeruluko gaixotasunetan, giltzurrun-zaineko tronbosietan eta gaixotasun orokortu askoren konplikazioetan gertatzen da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sindrome nefrotikoa (SN) gaixotasun multzo batek eragindako giltzurrun-nahasmena da, zeinetan giltzurrun-glomeruluetako paretaren iragazkortasunaren handipena ematen den. Ondorioz, gernuanproteinaren maila altuak (proteinuria) 3.5 gramo baino gehiago eguneko, odoleko proteina maila baxuak (hipoproteinemia edo hipoalbuminemia) eta aszitisa ager daiteke. Hortaz gain, edemak, kolesterol altua (hiperlipidemia edo hiperlipemia) ager daitezke.
Sindrome nefrotikoaren eragilera giltzurrun glomeruluan ematen den azaldura da, zeinaren ondorioz, odolak garraiatzen dituen substantziak iragazteko ahalmenean azaldurak eragiten dituen.
Gaixoarengan eragindako kalteak larritasun maila ezberdinetakoak izan daitezke, izan ere, konplikazioak sor daitezke beste organo eta sistema batzuetan.
Orokorrean, sindrome nefrotikoarekin lotutako gaixotasunek, giltzurrunetako disfuntzio kronikoa eragiten dute. Hala ere, kaltearen eta lesio motaren arabera, subjektu horiek pronostiko ona dute tratamendu egokia izatekotan.