Silvio Rodríguez
From Wikipedia, the free encyclopedia
Silvio Rodríguez Domínguez (1946ko azaroaren 29a, San Antonio de los Baños, Habana), kubatar kantautore, gitarra-jotzaile eta olerkaria da. Kubako Iraultzaren ondoren sortutako Nueva Trova izeneko musika mugimenduaren ordezkari nabarienetako bat da.
Datu azkarrak Kubako Biltzar Nazionaleko kidea, Bizitza ...
Silvio Rodríguez | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Silvio Rodríguez Domínguez | ||
Jaiotza | San Antonio de los Baños (en) , 1946ko azaroaren 29a (77 urte) | ||
Herrialdea | Kuba | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Familia | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abeslaria, politikaria, gitarra-jotzailea, egile abeslaria, poeta eta estudioko musikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Grupo de Experimentación Sonora del ICAIC | ||
Genero artistikoa | nueva trova (en) | ||
Ahots mota | tenorra | ||
Musika instrumentua | gitarra ahotsa | ||
Diskoetxea | EGREM | ||
zurrondelaprendiz.com | |||
Itxi
Pablo Milanés, Noel Nicola eta Vicente Feliú musikariekin batera, Nueva Trova Cubana sortu zuen. 1957an, telebista-saioetan hasi zen lanean eta, geroago, El caimán barbudo taldearekin lan egin zuen. ICAIC filmetarako soinu- eta musika-enpresan ere lan egin zuen, antzezlanen eta dokumentalen musikagile gisa. Disko ugari argitaratu ditu.