Shedu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mesopotamiako mitologian, shedua, lammasuaren antzerakoa, izpiritu babesle bat da. Zezen gorputza, arrano hegoak eta giza burua ditu. Bikoteka, hiri, tenplu eta jauregien sarreran irudikatuta zegoen, izpiritu gaiztoak eta etsaiak urruntzeko.