![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a8/Silketrykk.svg/langeu-640px-Silketrykk.svg.png&w=640&q=50)
Serigrafia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Serigrafia inprimaketa-sistema da, era askotako euskarrietan irudiak inprimatzeko erabiltzen dena (papera, kartoia, oihala, metala, beira, zura...), eta sistema horren bidez egindako irudia. Gainera, ez da ezinbestekoa euskarria laua izatea. Klixe gisa, zetazko edo zuntz artifizialezko xafla porotsu bat erabiltzen da inprimatzeko. Xafla hori zurezko edo aluminiozko marko batean ezartzen da tenkaturik; xafla tintaz busti ondoren, margotu nahi den materialari ezartzen zaio zapalduz. Xafla horretan, irudirik ez dagoen parteetan emultsio bat edo berniz bat erabiltzen da tinta ez pasatzeko. Hala, libre dauden parteetan bakarrik pasatzen da tinta euskarrira. Alegia, inprimatu beharreko irudiaren negatiboa da xafla.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a8/Silketrykk.svg/640px-Silketrykk.svg.png)