Sega (lanabesa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sega, beste izenez kodaina edo dailua, nekazaritzan erabiltzen den tresna da. Makila batean txertatuta doan kurbatutako aihotz batek osatzen du eta, orokorrean, belarra, abereentzako bazka edo laboreak biltzeko erabiltzen da. Herrialde aurreratuetan erabiltzen hasi diren baliabide mekanikoen agerpena dela-eta, haren erabilera gutxituz joan da. Hala eta guztiz ere, sega-jokoak egiten dira oraindik Euskal Herrian.
- Artikulu hau lanabesari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sega (argipena)».
Gaur egun, jada segatzeko lana nagusiki belarra mozteko makina eta sega-makinaz egiten da.