![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0e/KneelingStatueOfSobekhotepV-AltesMuseum-Berlin.png/640px-KneelingStatueOfSobekhotepV-AltesMuseum-Berlin.png&w=640&q=50)
Sebekhotep V.a
From Wikipedia, the free encyclopedia
Khahetepra Sebekhotep edo Sebekhotep V.a, Tebasen, bost urte inguruz, K.a. 1685etik K.a. 1680 arte inguru gobernatu zuen Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen. Turineko Errege Kanonaren arabera, 4 urte, 8 hilabete eta 29 eguneko erregealdia izan zuen.
Datu azkarrak Faraoi, Bizitza ...
Sebekhotep V.a | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. II. milurtekoa | ||
Heriotza | K.a. XVII. mendea ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Sebekhotep IV.a | ||
Leinua | Egiptoko XIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Itxi
Ziuraski, Khaneferra Sebekhotep edo Sebekhotep IV.aren eta Nubheteptiren semea zen. Bere emaztea, Khaesnebu izan zen.
Bere tronu izena den Khaheteprak, "Ra, itxura barea" esan nahi du.
W. Helckek eta beste aditu batzuk, Sebekhotepen garaian edo handik gutxira, zenbait printzerri independenteren eraketa eragin zuen botere gainbehera bat gertatu zela uste dute.
Garai horretan sortuko ziren, agian, errege hiksoak Niloren deltan, Behe Egipton.