Scrophulariaceae
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkara edo zuhaixkaz esaten da. Lore zigomorfikoak eta kapsula- edo baia-motako fruituak dituzte. Kuku-prakak, apo-belarra, belarbeltza eta abar hartzen dituen Scrophulariaceae familia osatzen dute / From Wikipedia, the free encyclopedia
Eskrofulariazeoak (Scrophulariaceae) Magnoliopsida klaseko landare loredunen familia bat da. Genero asko ditu, 275 inguru, eta 5.000 espezie inguru. Dena den, filogenia molekularrak erakutsi du sailkapen tradizional hori aski polifiletikoa dela. Horregatik, genero asko beste familia batzuetara eraman dira azken sailkapenetan.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Scrophulariaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Scrophulariaceae |
Itxi
Oso banaketa kosmopolita dute, baina ugariagoak dira eskualde epeletan eta mendi tropikaletan. Interes ekonomikoa dute, batzuk sendabelar gisa ([Leptandra, Scrophularia, Verbascum) eta beste batzuk landare apaingarri gisa erabiltzen direlako (Antirrhinum). Familiaren izena Scrophularia L. generotik eratorri da.