Scooby-Doo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Scooby-Doo Hanna-Barberak (egun, Cartoon Network Studios) bertsio askotan 1969an CBS telebista kateak estreinatu zuenetik egundaino ekoitzitako estatubatuar marrazki bizidun telesail baten inguruan oinarritutako frankizia bat da.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Joe Ruby (en) ![]() ![]() ![]() |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | detektibe-fizkioa, thrillerra, beldurrezko zinema, abenturazko filma, comedy thriller (en) ![]() |
Iraupena | 30 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Gidoigilea(k) | Joe Ruby (en) ![]() Ken Spears (en) ![]() |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Hanna-Barbera Warner Bros. Animation (en) ![]() |
Ekoizle eragilea | William Hanna Joseph Barbera Fred Silverman (en) ![]() |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1969ko irailaren 13a |
Fikzioa | |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | Scooby Doo universe (en) ![]() |
scoobydoo.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Saioaren formatua eta pertsonaien taldea nabarmen aldatu dira urteetan zehar. Bertsiorik ezagunenetan Scooby-Doo izeneko daniar handi arrazako txakur hiztuna da eta Fred Jones, Daphne Blake, Vilma Dinkley eta Shaggy Rogers izeneko lau gazte agertzen dira: munduan zehar Mistery Machine (Misterioaren Makina) izeneko furgoneta batean toki batetik bestera doaz, mamu eta naturaz gaindiko beste indar batzuekin lotutako misterioak argituz. Atal bakoitzaren amaieran, naturaz gaindiko indarrek azalpen arrazional bat dute (orokorrean, gaizkile bat, bere gaiztakeriak egiteko jendea izutzen eta alde eragiten dabilena). Saioaren ondorengo denboraldietan naturaz gaindiko gaian aldaketak egon ziren, eta pertsonaia berriak agertu ziren halaber, Scooby Dooren lehengusu Scooby-Dum edo iloba Scrappy-Doo horien artean.
Scooby-Doo lehen aldiz 1969tik 1976 arteko epean eman zen; horren amaieran, ABC telebista katera eraman zen. Gero,1986an saioa kendu zuen eta haren ordez Scooby-Doo izeneko txakurkume bat izeneko spin-off bat aurkeztu zuten 1988 eta 1991 artean. Zer Berri, Scooby-Doo? izeneko telesail berri bat WB Televisionen eman zen 2002 eta 2005 artean, Shaggy eta Scooby-Doo detektibeak izeneko beste telesail bat 2006tik CW Networkek eman zuen arte, honen jarraian are berriagoa den Scooby-Doo! Mistey Incorporated eman zelarik, 2010eko uztailean estreinatu zena AEBetan Cartoon Network katean. Hau, saio berezi ugariren, telebistarako filmen, urtero ekoitzitako zuzenean bideorako film sail bat eta benetako aktoreekin eginiko film bat eman izana kontutan hartu gabe beste antzeko lan batzuen artean. Gaur egun, pertsonaiaren zenbait atal eta filmeen errepikapenak Cartoon Networkek AEBetan, Brasilen, Latinoamerikan eta beste herrialde batzuetan ematen ditu. Telesail klasikoen errepikapen gehienak Brasil eta Hispanoamerikan Tooncast kablezko telebista katearen bidez ikus daitezke.
Scooby-Dook zale kopuru handi eta esanguratsu bat mantendu du urteetan zehar, batez ere 1990eko hamarkadan goraka joan dena adin guztietako haurren, gazteen eta jatorrizko telesailarekin hazi ziren heldu nostalgikoen artean zuen ospearen ondorioz. Sarritan, telesailaren arrakasta, komedia, abentura eta beldurr generoen nahasketarena dela esaten da. 2002ko elkarrizketa batean David Kleeman haurrentzako telebistarako zuzendari exekutiboak honakoa esan zuen: "Orokorrean, Scooby-Doo ez da soilik haurren emozio eta tentsioak sustatzeko diseinatutako saio bat, baizik eta arduratu edo ameskaiztorik sorrarazi gabe dibertigarri egiteko haina barre ere sortzen dituela."
Bere lau hamarkada baino gehiagoko iraupenaren ondorioz, Scooby-Dook zenbait errekonozimendu jaso ditu, horien artean Emmy Sarietarako bi izendapen: lehena Daytime Sarietarako 1989an Scooby-Doo izeneko zakurkume bategatik, eta bigarrena 2003an Mindy Cohn emakumezko aktorearentzat "Antzezpen bikaina animatutako saio batean" mailan bere Vilmaren paperagatik Zer Berri, Scooby-Doo?n, Nickelodeon Kids Choice Awards sarietarako jarraikako bi izendapenez gain Scooby-Doo! Mistery Incorporated telesailarentzat "Animatutako saiorik hoberena"ren mailan.
Azken urteetan Scooby-Dook errekonozimenduak jaso ditu bere ospeagatik, marrazki bizidunetako pertsonaiei buruzko zenbait inkesten buruan jarriz. 2002ko abuztuak 3an TV Guide aldizkariko artikulu batek garai guztietako marrazki bizidunetako 50 pertsonaiarik hoberenen zerrenda aurkeztu zuen, zerrenda horretan Scooby-Doo 22. postuan sailkatua zegoelarik. Scooby-Dook 13. postua ere lortu zuen Animal Planeten telebistako 50 animaliarik handienen zerrendan. 2009ko urtarrilean IGN entretenimenduko webguneak Scooby-Doo bere "Marrazki bizidunetako 100 telesailik hoberenen" zerrendan 24. postuan jarri zuen.
2004 eta 2005 artean Scooby-Dook munduko Guiness errekorra mantendu zuen atal gehieneko marrazki biziduneko telesail bezala, halako batean beste estatubatuar telesail batzuk gainditu zuten arte.