Schrödingerren katua
Erwin Schrödingerrek asmatutako esperimentu hipotetikoa, mekanika kuantikoaren Kopenhageko interpretazioak (edo gainjarritako egoerek) paradoxa bat eragiten duela agerian jartzeko asmoz proposatua. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Schrödinger-en katua esperimentu hipotetiko bat da, Erwin Schrödinger fisikari austriarrak 1928an argitaratutako paradoxa bat. Kopenhageko interpretazioak eguneroko objektuei aplikatutako mekanika kuantikoaren interpretazioa modu ezberdinean ulertzen zuen eta hauei arrazoia kentzeko asmotan planteatu zuen. Gerora ikusi da Schrödinger-ek eginiko ekuazio matematikoak egokiak zirela, baina interpretatzeko moduan ez zuela asmatu. Izan ere, gaur egun gainezarri den teoria uhin-partikularen dualtasuna da.