Saturraran
From Wikipedia, the free encyclopedia
Saturraran Gipuzkoako hondartza bat da, Mutrikuko udalerrian kokatua, nahiz eta Ondarroako hirigunetik hurbil. Saturraran errekaren bukaeran dago, Ondarroako badiaren eskuinaldean, Bizkaiarekiko mugan. Hondartza txikia da, 300 metro luze eta 90 metro zabal baino ez. Saturrarango hondartzaren bereizgarri dira hango haitzak. Kretazeokoak dira, eta Eskilantzarri deritze («ezkila antzeko harri» omen da etimologia).
Informazio gehiago Ezaugarri orokorrak:, Hondartza mota: ...
Saturraran hondartza | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||
Ezaugarri orokorrak: | ||||||||
- Kokalekua | Mutriku | |||||||
- Luzera | 300 m | |||||||
- Batez besteko zabalera | 90 m | |||||||
- Betetasun maila | Handia | |||||||
- Urbanizatze maila | Handia | |||||||
- Pasealekua | Bai | |||||||
Hondartza mota: | ||||||||
- Hondar mota | Horia, fina | |||||||
- Bainuaren egoera | Olatu neurritsuak, haizetsua | |||||||
- Hondartza nudista | Bai | |||||||
Kirolak: | ||||||||
- Surfa egiteko | ||||||||
- Urpekaritza | Bai | |||||||
- Besterik | {{{beste kirolik}}} | |||||||
Ingurumena: | ||||||||
- Landaredia | Bai | |||||||
- Eremu babestua | Bai ([[{{{babestua}}}]]) | |||||||
- Bandera urdina | Bai | |||||||
Segurtasuna: | ||||||||
- Arrisku seinaleak | Bai | |||||||
- Hondartzaina | Bai | |||||||
- Udaltzaingoa | Bai | |||||||
- Sorosle taldea | Bai | |||||||
Sarbideak: | ||||||||
- Elbarrientzat | Bai | |||||||
- Sarbide mota | Erraz, oinez | |||||||
- Sarbide seinaleztatua | Bai | |||||||
Bestelako informazioa: | ||||||||
- Taberna kopurua | ||||||||
- Kanpina | Bai | |||||||
- Herrigunerako distantzia |
Itxi
Saturrarango hondartzan jende ugari biltzen da, uda garaian. Besteak beste, piraguismoan eta windsurfean aritzen dira. Pasieran ibiltzeko ere toki paregabea da, itsasertzetik zein Saturraran eta Ondarroako hondartza lotzen dituen bidean zehar. Lurmuturretik ekialdera dauden senaietara joan ohi dira nudistak.