![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2c/Grottes_de_Sare.jpg/640px-Grottes_de_Sare.jpg&w=640&q=50)
Sarako leizeak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sarako leizeak Lapurdin dauden kobazuloak dira. Zehazki, Sarako udalerriaren kanpoaldean daude, Xareta izeneko eskualdean inguru interesgarria osatuz Urdazubiko leize eta Zugarramurdikoekin batera. Sarrera ipar-ekialderuntz du, 15 metroko altuera eta 40 metroko zabalerarekin. Hiru galeria nagusiz osatuta dago: goian kokatzen den galeria fosil bat (iadanik ez baita urik pasatzen bertatik), galeria erdi-aktibo bat (2007koak bezalako uholdeak daudenean soilik jartzen da martxan) eta galeria aktibo bat (erreka eta galeriaren artean hain leku gutxi dago non ezinezkoa den gizaki bat bertatik sartzea). Leizea bisitarientzako atondua dago; hiru ordu laurden irauten duen bisita gidatu bat eskaintzen zaio ikusleari.
Sarako leizeak | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Sara |
Koordenatuak | 43°16′12″N 1°34′12″W |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 202 |
Bisitagarria | bai |
Aztarnak | bai |
1854an Napoleon III.a eta Eugenia de Montijo haren emazteari musikaldi aberats bat eskaini zitzaien Sarako Leizeetan.
2007an kalteak jaso zituzten maiatzean jasandako uholdeak zirela-eta. Besteak beste, espeleologia eskolak erabiltzen zuen Leze Ttipia erabat erabilezina bilakatu zen.