igerilari suediarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Sarah Frederica Sjöström (Ronninge, Suedia, 1993ko abuztuaren 17a) igeriketan aritzen den kirolari suediarra da.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), hiru domina irabazi zituen Suedia ordezkatuz: brontzezkoa 100 m estilo librean Simone Manuel estatubatuarraren (urrezko domina) eta Penny Oleksiak kanadiarraren (zilarrezkoa) atzetik geratuz; zilarrezkoa 200 m estilo librean Katie Ledecky estatubatuarraren (urrezko domina) atzetik eta Emma McKeon australiarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz, eta urrezkoa, 100 m tximeleta estiloan (munduko errekorra (ME) ezarri zuen 55,84 denborarekin), Penny Oleksiak kanadiarraren (urrezko domina) atzetik eta Dana Vollmer estatubatuarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, bakarra lortu zuen: zilarrezkoa 50 m estilo librean Emma McKeon australiarraren (urrezko domina) atzetik eta Pernille Blume danimarkarrari (brontzezkoa) aurre hartuz.[1][2]
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen 50 m eta 100 m libreetan.
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 100 m Estilo librea, emakumezkoa[3] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 200 m Estilo librea, emakumezkoa[4] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 100 m Tximeleta estiloa (ME), emakumezkoa [5] | |
2020 | Tokio Japonia | 50 m Estilo librea, emakumezkoa[6] | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 50 m librea | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 100 m librea |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.