eraikitako euskal ondare nabaria Agurainen From Wikipedia, the free encyclopedia
Santa Maria eliza Aguraingo eraikin erlijiosoa da, eliza-gotorleku izan zena.
Santa Maria eliza (Agurain) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Aguraingo herrigune historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Agurain |
Koordenatuak | 42°51′15″N 2°23′22″W |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005109 |
6 | |
1984an Espainiako Gobernuak kultura ondasun izendatu zuen[1].
XV. mendearen bukaera aldera eraiki zuten aurretiko baseliza baten gainean eta Aguraingo harresien parte izan zen. Estilo gotiko berantiarrean egina da. XVI mende hasieran ataria egin zuten eta XVII mendean sakristia. Sakristia handia da eta izkinan bakoi eder bat dauka. Kanpai-horma ere XVII mendekoa da. 1806an Manuel Antonio Carvajok egindako organoa ezarri zuten[2].
Oinplano errektangularra eta hiru habearte ditu, erdikoa beste biak baino zabalagoa eta altuagoa da. Burualde poligonala dauka. Mendebaldeko fatxadan hiru kofradurako kanpai-horma barrokoa du[3].
1530. hamarkadan eraiki zen koroa Aguraingo jaun Petri Lopez Aiarakoa komuneroaren porrota eta Karlos V.a enperadorearen garaipena ospatzeko. Borroka horri esker, Agurain hiriaren jabetza eskuratu zuen erregeak.[4] Estilo platereskoa du.
Elizako koroa Euskal herriko lengoaia humanistaren lehenengotako adibide bat da eta Micaela J. Portilla-ren esanetan Arabako koro plateresko ederrena. Horregatik dauka Karlos enperadorearen armarri handia erdian. Hau egiteko 3.000 maravedi ordaindu zitzaizkion udaletxeari. Alboetan irudiz erabat apaindua ageri da eta eusten duen bobeda ere ikusgarria da.
Habearte nagusiaren hasieran kokaturik dago.
Lopez Larreakoaren Errenazimenduko maisulana da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.