San Frantzisko eliza (Évora)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Évorako katedrala (portugesez: Igreja de São Francisco) Évora hiriko eliza gotikoa da, bere hezurren kaperarengatik ezaguna (portugesez: ICapela dos Ossos). Hiriaren erdigune historikoarekin batera 1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Sâo Francisco eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Evora |
Portugalgo udalerria | Évora |
Freguesia | União das Freguesias de Évora (São Mamede, Sé, São Pedro e Santo Antão) |
Koordenatuak | 38°34′08″N 7°54′31″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1510 |
Elizbarrutia | Évorako artxidiozesia |
Arkitektura | |
Estiloa | Manueldar estiloa |
Ondarea | |
1226an bazen bertan eliza erromaniko bat eta haren gainean eraiki zuten San Frantzisko eliza 1475 eta 1550 artean. Nartexaren aurrean zazpi arku dituen arkada bat dago, arku bakoitza besteekiko desberdina delarik. Elizarako sarrera manueldar estiloan egina dago eta pelikano bat ikuzten da, Joanes II.aren eta Manuel I.aren ikur militarra.
XVI mendetik aurrera gehitu zitzaion aldare nagusia pizkundekoa da. Koroaren eskumako aldea ere garai hartakoa da eta ezkerraldea barrokoa da.
Elizak 36x34x24 metrotako tamaina dauka. Habearte bakarra du eta horma eta zutabe zuriek zabaltasun handia ematen diote. Habeartearen alboetan 12 kapera daude, elizaren hormabularren artean kokatzen direnak.
Portugalgo antzerkiaren aita kontsideratzen den Gil Vicente bertan hobiratuta dago.
San Frantzisko elizaren atariaren alboan kokaturik dagoen kapera txiki bitxia da. Izan ere kaperaren zutabe eta hormak giza garezurrez eta femur, tibia, sahites eta abarrez estalita daude. 18'7 metrotako luzera eta 11 metrotako zabalera dauka eta 5000 eskeletotik gora erabili zirela kalkulatu da.
Bi gorpu urkatu ere badaude, bata gizon helduarena eta bestea haurrarena.
XVI mendean eraiki zuen monje frantziskotar batek, bere kideei bizitzaren trantsiziotasunaz hausnar arazteko. Kaperaren sabaiak honako hau irakur daiteke: Melior est die mortis die nativitatis (Hobea da heriotza eguna jaiotza eguna baino).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.