San Fermin Txikito
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
San Fermin Txikito edota San Fermin Txiki Nafarroako Iruñeko Alde Zaharrean urtero irailaren 25eko asteburuan ospatu ohi diren jai herrikoiak dira. Alde Zaharrean usadio handia dute, batez ere San Fermin Aldapakoaren eliza eta Aldapa deritzon eremuan, bertako jai nagusiak baitira.
Ospakizun hau San Fermin iruindar santuaren omenez ospatzen da, usadioaren arabera 303. urteko irailaren 25ean Amiens hirian martirioa igaro ondoren burua moztuta hil baitzen.
Festa giroa nagusi da, Aldapa inguruko kaleak konpartsa, buruhandi eta erraldoiez betetzen dira, eta herritarrak Sanferminetan bezala atorra zuri eta zapi eta gerriko gorriz jazten dira.
San Fermin Aldapakoaren elizara doan prozesioa burutzen da, bertako San Ferminen kaperan santuaren martirioaren omenezko meza ospatu ohi da.
Jada gaur ez da entzierrorik ospatzen, baina iraganean zenbait saiakera egon ziren: 1991 (irailaren 22a), 1992 (irailaren 19a eta 20a) eta 1993 (irailaren 25a eta 26a).
Urterik gogoratuena 1978koa izan zen, 1978ko Sanferminetako heriotz eta istiluen ondorioz jaiak eten zituztenez uztaileko entzierroak irailera pasarazi zituztenekoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.