From Wikipedia, the free encyclopedia
Samy Naceri, Saïd Naceri jaioa, (Paris, 1961eko uztailaren 2a) frantziar aktore bat da, Daniel Moralesen papera antzezteagatik ezaguna Taxi filmean. Bertan Marseillako taxilari batek poliziarekin dituen gorabeherak ikusten dira komedia eta akzioa nagusi direlarik.
Samy Naceri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Saïd Naceri, سعيد ناصري |
Jaiotza | Parisko 4. barrutia, 1961eko uztailaren 2a (63 urte) (63 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema ekoizlea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
|
Parisen jaio zen. Ama, Jacqueline, frantziarra zen eta aita, Djilali, Algeriakoa. 16 urterekin, Samyk ikasketak utzi zituen bere aitarekin lan egiteko. Bere gurasoak banandu ostean drogen munduan murgildu zen 18 urterekin.
20 urterekin, festa giroko gau batean aurpegian mozketa batzuk pairatu zituen bere Renault 5 Turbo autoko haizetakoarekin[1] eta geroztik marka hura dauka aurpegian. 1984an 5 urteko kartzela zigorra ezarri zioten lapurreta bategatik 4 bakarrik betetzen banketxe-lapur banda bateko gidaria zelako.
90. hamarkadan filmen munduan murgildu zen eta 1994an Luc Besson ezagutu zuen. 4 urte eta gero, Taxi filmeko Daniel Morales protagonistarena egin zuen. Lan honek ospea eman zion eta 8 milioi sarrera baino gehiago saldu zirenez zinema-aretoetan Taxi 2, Taxi 3 eta Taxi 4 filmak egin ziren.
Egun, Marie Guillard aktorearekin ezkonduta dago eta seme bat dauka, Julian, 1995ean jaioa.
Proiektua :
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.