From Wikipedia, the free encyclopedia
Samuel Kanyon Doe (Tuzon, Liberia, 1951ko maiatzaren 6a - Monrovia, Liberia, 1990eko irailaren 9a) liberiar militarra eta politikaria izan zen.
Samuel Doe | |||||
---|---|---|---|---|---|
1986ko urtarrilaren 6a - 1990eko irailaren 9a ← Samuel Doe - Amos Sawyer →
1980ko apirilaren 12a - 1986ko urtarrilaren 6a - William Tolbert, Samuel Doe → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tuzon (en) , 1951ko maiatzaren 6a | ||||
Herrialdea | Liberia | ||||
Heriotza | Monrovia, 1990eko irailaren 9a (39 urte) | ||||
Heriotza modua | Exekuzio estrajudiziala summary execution (en) : torture murder (en) | ||||
Hiltzailea | Prince Johnson (en) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Nancy Doe (en) (1969 - 1990) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University of Liberia (en) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ofizierra eta politikaria | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | People's Redemption Council (en) | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Armed Forces of Liberia (en) | ||||
Gradua | master sergeant (en) | ||||
Parte hartutako gatazkak | Liberiako Lehen Gerra Zibila | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Baptismoa | ||||
Alderdi politikoa | National Democratic Party of Liberia (en) | ||||
Krahn leinuko kidea zen. Hemezortzi urterekin soldadu egin zen. Krahn indigenen eta koloniaren fundatzaile amerikar-liberiarren ondorengoen arteko tirabirek krisi sakona eragin zuten 1980an, Doeren gidaritzapean ziharduen Krahn talde batek William Tolbert lehendakaria eta honen hamahiru laguntzaile hil zituenean.
Doek jeneral kargua eskuratu zuen, eta Herria Askatzeko Batzorde bat osatu zuen, berak izendatutako hamalau kiderekin, herrialdea gobernatzeko. 1985ean hauteskundeak irabazi zituen iruzur eginez, eta zenbait estatu-kolpe saio eragotzi zituen. Basakeriaz eta ustelkeriaz akusatu zuten, eta produkzio nazionalaren beherapenari, auzo herrialdeen etsaitasunari eta baldintza ekonomikoen hondamendiari aurre egin behar izan zion. Bere leinuko kideak oposiziokoak zapaltzera bultzatu zituen eta matxinada herrialde osora zabaldu zen. Gerra zibila hasi zen eta 1990eko erdialdean Liberia osoa, Monroviako alde batzuk izan ezik, matxinatutako talde etsaien mendean zegoen. Urte hartan bertan atxilo hartu eta hil egin zuten.
Artikulu hau Liberiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.