![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/49/Notophthalmus_viridescensPCCA20040816-3983A.jpg/640px-Notophthalmus_viridescensPCCA20040816-3983A.jpg&w=640&q=50)
Salamandridae
Urodeloen ordenako zenbait anfibioz esaten da. Helduak direnean ez dute zakatzik, aurreko oinetan lau behatz dituzte eta atzekoetan bost. Begiek betazalak dituzte, eta ahosabai-gangan hortzak dauzkate. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Salamandridae Caudata ordenaren anfibio familia bat da, 74 espezie barnean dituena.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Generoak ...
Salamandridae | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Amphibia |
Ordena | Caudata |
Familia | Salamandridae Goldfuss, 1820
|
Generoak | |
Ikusi testua
|
Itxi
Salamandrido urodeloen ordenako izen bereko familiako anfibioez esaten da. Egituraz sugandilaren antzekoak dira, baina haiek baino sendoagoak dira. 32 cm inguru luze izaten dira. Hanka motz samarrak dituzte, lau behatzekoak aurrekoak eta bostekoak atzekoak. Begiak handiak eta betazaldunak dituzte; mihia, berriz, txikia dute. Salamandrido helduek ez dute zakatzik izaten, baina larbek bai. Bizitza lehorrean ematen dute, baina arrautzak errutera uretara joaten dira. Europan, Afrikako ipar-mendebalean, Asian eta Ipar Amerikan bizi dira. Salamandrido motarik ezagunena arrabioa da.