Saint-Étienneko abadetxea (Marmoutier)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.
Saint-Étienneko abadetxea (frantsesez: Abbaye Saint-Étienne de Marmoutier) edo Maursmünsterreko abadetxea VI. mendean Alsaziako Marmoutier herrian sortutako San Benedikto ordenaren abadetxea izan zen. 1840an Frantziako monumentu historikoa bezala sailkatua izan zen.[1]
Saint-Étienneko abadetxea (Marmoutier) | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Antzinako herrialdea | Alemaniar Inperioa |
Lurralde | Alsazia-Lorrena |
District of Alsace-Lorraine | Unterelsaß |
Frantziako udalerri | Marmoutier |
Koordenatuak | 48°41′26″N 7°22′56″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | VII. mendea |
Suntsipena | 1789 |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084783 |
Kontaktua | |
Helbidea | place du Général-de-Gaulle |
Abadetxe hau, Saverne eta Wasselonne arteko ibilbide erromatarrean, 589 inguruan sortu zuen, Leobardo (?-618) zuzendutako Irlandako monje talde batek; Leobardo Colomban de Luxeuilen jarraitzailea zen. Abadetxe berriak Austrasiako Txildeberto II.aren laguntza osoa izan zuen eta hori gabe, ziur aski, ez zen aurrera aterako. 724an, suaren eragina pairatu ostean, monasterioa San Maurek, bere bosgarren abadea, berreskuratu zuen; abade horren izenetik Mauri Monasterium, Maur monasterioa edo Marmoutier monasterioa izena datorkio.
Errege abadiak Merovingiar leinuaren babesa izan zuen eta horri esker ondasun eta lur ugarien jabe izan zen. 728an san Pirminiusek San Benediktoaren araua sartu zuen abadetxean. Luis I.a Errukitsua erregeak 816an bultzada berri bat eman zion abadetxeari eta monje berriak bertaratu ziren. 824an sute berri batek eraikina kaltetu zuen; berreraikia, Luis I.a Errukitsuak eta Metzeko apezpikuak erregearen anaia zen Drogo Metzekoaren eskuetan jarri zuten. 971ean eliza Estrasburgoko apezpikuak kontsagratu zuen. Azken garai horretakoa, XI. mendekoa alegia, da fatxada nagusia.
XII. mendearte abadetxe aberatsa izan zen baina orduan haren jaitsieraren prozesua hasi zen batez ere gerra desberdinen ondorioz, bereziki 1525eko Alemaniar nekazarien gerrarekin eta 1618ko Hogeita Hamar Urteko Gerrarekin. Nolabait, abadetxea boterea berreskuratu zuen baina Frantziako Iraultzarekin monasterioko dependentzia gehienak desagertu ziren; bakarrik egun ezagutzen ditugun eraikinak gelditu ziren.[2]
Organoa 1710ekoa da eta mundu osoan da ezaguna. André Silbermann organo egile ospetsuak egindako bakarrenetariko bat da; beste bat Ebersmunsterrengo abadetxean gordetzen da.[3]