From Wikipedia, the free encyclopedia
Sabrina 1954an filmatutako drama-komedia bat da. Billy Wilder izan zuen zuzendari, eta aktore nagusiak Humphrey Bogart, Audrey Hepburn eta William Holden ditu. Wilderrek Paramount Pictures zinema promotoreekin egindako azken filma izan zen, zuzendariak haiekin emandako 12 urteen azkenean.
Sabrina (1954ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1954 |
Izenburua | Sabrina |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa eta komedia dramatikoa |
Iraupena | 113 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Sabrina Fair (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Billy Wilder |
Gidoigilea(k) | Ernest Lehman (en) Billy Wilder |
Antzezlea(k) | |
Humphrey Bogart Audrey Hepburn William Holden Walter Hampden Martha Hyer John Williams Marcel Dalio (en) Nella Walker (en) Francis X. Bushman Ellen Corby Nancy Kulp Marcel Hillaire (en) Paul Harvey | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Billy Wilder |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Arthur P. Schmidt (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Hal Pereira (mul) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Friedrich Hollaender |
Argazki-zuzendaria | Charles Lang |
Jantzi-diseinatzailea | Edith Head |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York eta Paris |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) Academy Award for Best Costume Design, Black-and-White (en) 27. Oscar Sariak |
Nominazioak | Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Audrey Hepburn Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Billy Wilder, Samuel A. Taylor, Ernest Lehman (en) Academy Award for Best Costume Design, Black-and-White (en) 27. Oscar Sariak Edith Head Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White (en) 27. Oscar Sariak Charles Lang Zuzendari onenaren Oscar Saria 27. Oscar Sariak Billy Wilder Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) 27. Oscar Sariak Hal Pereira (mul) , Walter H. Tyler (en) , Samuel M. Comer (en) , Ray Moyer (en) |
Sabrina Fairchild (Audrey Hepburn) Larrabee familia dirudunaren txoferraren alaba da. Bere aita, Thomas (John Williams), Larrabee familiaren zerbitzutan egon da betidanik eta haien garagearen gaineko apartamentuan bizi izan da beti. Sabrinak, beraz, familiaren zerbitzu langileen taldean hezi da, baina Larrabee familiako seme gazteenaz, Davidez (Holden) maitemindua egon da txikitatik. David ordea, itxura oneko gizon aberatsa da, andrezalea eta lanik gabe, gozatzen bizi dena. Era honetan, inoiz ez da Sabrinan fijatu, txoferraren alaba baitzen. Sabrinak, ordea, zuhaitz batetik ikusten du David, Larrabee familiako ozpakizunetan, bere amorante anitzak erakartzen.
Thomas Fairchildek, Sabrinaren aita, kezkatuta, bere alaba Parisera bidaltzen du sukaldari ikasketak egin ditzan. Neska Frantziara habiatzen da eta ikasketak burutzen ditu, bere janskera eta estiloa guztiz finkatuz. Etxera itzultzean emakume dotorea da, ez da jadanik ume bat eta Daviden atentzioa lortzen du.
Linus Larrabee (Humphrey Bogart), Daviden anai nagusi eta arduraduna da, Larrabee enpresaren burua. Larrabee enpresa tratutan dago beste enpresa handi batekin eta akordioaren hitzetan beste enpresako zuzendariaren alaba eta David Larrabeeren ezkontza ulertzen da. Ezkontza hau ekonomikoki oso onuragarria litzateke familiarentzat baina, Daviden ikusmiran Sabrina dago, eta emakumeei dagokienean ekonomi arloak ahazten ditu. Hau ikustean, Linusek, bere arrazionaltasun gogorraz eta hoztasunez Sabrina bere anaiarengandik urruntzeko plana aurrera eramaten du, eta azkenik neska liluragarriaz maitemintzen da. Bere zurruntasunak eta buru itxiak ordea, begiak estaltzen dizkio, eta Sabrina barku batean igotzen du Paris bidean.
Azkenik, David da Linusi sentimenduak argitzen dizkiona eta bere maitasunaren bila irtetea bultzatzen duena.
1954an bost Oscarretarako nominatua izan zen: zuzendari onenari, zuzendaritza artistiko onenari, emakume aktore onenari, gidoi onenari, argazki onenari eta janzkera onenari. Azkenik, azken horrekin bakarrik gelditu zen, Edith Head diseinatzaileari emana.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.