![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/52/Rubiks_revenge_solved.jpg/640px-Rubiks_revenge_solved.jpg&w=640&q=50)
Rubiken mendekua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rubik-en mendekua Rubik-en kuboaren 4×4×4 bertsioa da. Peter Sebesteny-k asmatua, Rubik-en mendekua Sebesteny-ren kuboa deitua izateko zorian egon zen, azken minutuko erabaki batek puzzlearen izena aldatu baino lehen, Rubik-en kubo originalaren zaletuak erakartzeko asmoz. Puzzle originalak ez bezala, ez dauka laukitxo finkorik: aurpegien erdialdeetako laukitxoak (lau aurpegiko) aske mugi daitezke beste erdialdeetako laukitxoekiko. Barruko mekanikak nahiko ezberdinak dira: aurpegien erdialdeetako kubotxoek kuboa zatitan banatzen ez bada, ikusi ezin den barruko bola bateko ildasketan irristatzen dira. Ertz eta erpinetako kubotxoek, 3×3×3 bertsioaren era berberean, erdialdeetako laukitxoen ertzek eratutako bidetan irrist egiten dute. East Sheen konpainiak 3×3×3 kuboaren mekanismoaren hedapena den beste mekanismo berri bat sortu zuen.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/52/Rubiks_revenge_solved.jpg/320px-Rubiks_revenge_solved.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/67/Rubiks_revenge_scrambled.jpg/320px-Rubiks_revenge_scrambled.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5a/Rubiks_revenge_tilt.jpg/320px-Rubiks_revenge_tilt.jpg)
3×3×3 kuboa egoki ebazteko metodoak erabili ahal dira 4×4×4 kuboaren ertzak eta erpinak ebazteko ere; 6 margoen kokapen erlatiboak aurretik ondo identifikatuta izanez gero — kubo honetan erdialdeetako laukitxoak ezin dira erabili identifikazio horretarako eta.