From Wikipedia, the free encyclopedia
Roelant Savery (edo Roeland(t) Maertensz Saverij; Kortrijk, 1576 – Utrecht, 1639ko otsailaren 25ean lurperatua) flandriar margolaria izan zen.
Roelant Savery | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kortrijk, 1576 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Habsburg Netherlands Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Heriotza | Utrecht, 1639ko otsailaren 25a (62/63 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Irakaslea(k) | Jacob Savery (en) Hans Bol (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, grabatzailea eta artista bisuala |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Herbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa |
Genero artistikoa | izadi hila |
Kortrijken jaio zen, Espainiako Herbehereetatik ihes egindako familia anabaptista batean. Jacob Savery anaia zaharrenak eta Hans Bolek erakutsi zioten margotzen. 1604 inguruan Pragara bidaiatu zuen eta Rodolfo II.a eta Matias enperadoreen gorteko margolari bihurtu zen. 1606 eta 1608 artean Tirolera joan zen landareak ikastera, 1616 baino lehen Amsterdamera joan zen eta 1618an Utrechten kokatu zen, eta artisten gremioan sartu zen.
Batez ere paisaiak margotu zituen, baina baita izadi hilak ere loreekin, eta animaliekin. Gaur egun desagertuta dagoen dodoaren gainean egindako margolanengatik nabarmendu zen. Gutxienez hamar egin zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.