From Wikipedia, the free encyclopedia
Robert Julius Tommy Jacobsen (Kopenhage, 1912ko ekainaren 4a – Tågelund, Danimarka, 1993ko urtarrilaren 26a) danimarkar eskultore eta margolari bat izan zen. Robert saria bere omenez dago izendatuta.
Robert Jacobsen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Robert Julius Tommy Jacobsen |
Jaiotza | Kopenhage, 1912ko ekainaren 4a |
Herrialdea | Danimarka |
Lehen hizkuntza | daniera |
Heriotza | Tågelund (en) , 1993ko urtarrilaren 26a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Vestre Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | daniera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, unibertsitateko irakaslea eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Municheko arte ederren akademia Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia (1976 - 1983) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | COBRA (en) |
Jacobsen Kopenhagen jaio zen. Bigarren Mundu Gerra bitartean hainbat daniar artista modernistekin egin zuen lan, esate baterako; Asger Jorn, Carl-Henning Pedersen eta Egil Jacobsen eta baita ere parte hartu zuen Helhesten egunkaria egiten, geroago egunkari horrek The COBRA-mugimendua sortuko zuen. Periodo honetan harrizko hainbat eskultura erraldoi sortu zituen "fabeldyr" (alegiazko animaliak) izenekoak. Frantziara bidaiatu zuen bere lagunarekin Richard Mortensen eta han bizi izan zen 1947-1969. Frantzian bizi izan zen denbora horretan urtutako burdinarekin eskulturak egiten hasi zen. Bertan, Frantzian, Gros Robert ezizena jarri zioten.
1962-1981 bitartean, irakaslea izan zen Kunstakademie der Bildenden Künste akademian, Munich. 1969an Tågelundera joan zen bizitzera, Egtved mendebaldea, Danimarka. 1976tik 1985ra irakasle izan zen Royal Danish Academy of Art akademian, Kopenhage. 1986-1991 Jean Clareboudt-ekin eskultura parke bat egin zuen Tørskind Gravel Pit inguruan, Egtved eta Vejl gertu. Baita ere lan egin zuen bere laguna eta suhiarekin, Bernard Leauté. Jacobsenek ere loturak zituen Aser Jorn eta CoBrA artistekin, baina inoiz ez zen beraien taldeko kide izan. 1974ean Suediako erregeak Prince Eugen Medal saria eman zion.
1993. urtean hil zen, 80 urte zituela, bere etxean Tågelunden. 60 metroko altuera zuen eskultura bat egiteko asmoa zegoen Kopenhagen 2012an, Robert Jacobsen fundazioak ordainduta, baina, udaletxeak ezetz esan zien.
Robert Jacobsenen artelanak mundu guztiko museoetan daude batzuk aipatzearren:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.