From Wikipedia, the free encyclopedia
Richard Charles Albert Holbrooke (New York, 1941eko apirilaren 24a - Washington, 2010eko abenduaren 13a) estatubatuar politikaria eta diplomatikoa izan zen.
Richard Holbrooke | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1999ko irailaren 7a - 2001eko urtarrilaren 20a ← Peter Burleigh (en) - James Cunningham (en) →
1994ko irailaren 13a - 1996ko otsailaren 21a ← Stephen A. Oxman (en) - John C. Kornblum (en) →
1993ko urriaren 19a - 1994ko irailaren 12a ← Robert M. Kimmitt (en) - Charles E. Redman (en) →
1977ko martxoaren 31 - 1981eko urtarrilaren 13a ← Arthur W. Hummel (en) - John H. Holdridge (en) → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | New York, 1941eko apirilaren 24a | ||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||
Heriotza | Washington, 2010eko abenduaren 13a (69 urte) | ||||||||
Heriotza modua | : aortic dissection (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | Kati Marton (1995 - 2010) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Brown Unibertsitatea Princeton School of Public and International Affairs (en) Princetongo Unibertsitatea Scarsdale High School (en) | ||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | bankaria, diplomazialaria, politikaria eta idazlea | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Batzorde Trilaterala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||||||||
1962an hasi zuen diplomatiko-karrera. 1977tik 1981era, Jimmy Carterren lehendakaritzapean, estatu-idazkariorde izendatu zuten Asia eta Pazifikorako. Hori baino lehenago, Averell Harrimanen aholkulari izan zen, Estatu Batuek eta Vietnamek Parisen hitzarmena izenpetu aurreko negoziazioetan. Gero, denboraldi batez nazioarteko harremanak utzita —Reaganen administraziopean (1981-1988)—, Wall Streeten aritu zen lanean. Demokraten buruzagi Bill Clintonek aginpidea eskuratu arte itxaron behar izan zuen nazioarteko zereginetara berriro itzultzeko. 1993an, Clintonek Alemaniara bidali zuen enbaxadore, baina, handik gutxira, Europa eta Kanadarako estatu-idazkariorde izendatu zuen, kargua hutsik utzi zuen Stephen Oxmanen ordez. Urtebete geroago, 1995eko abuztuan, Bosnia-Herzegovinako gerrari amaiera emateko negoziazioetarako ordezkaritzaren buru izan zen, Bill Clintonek hala izendatuta. Bake-hitzarmena Daytonen (Ohio) izenpetu zen, 1995eko abenduaren 21ean, Holbrookeren lanari esker, neurri handi batean. 2009-2010ean, Barack Obama presidentearen berriemaile berezia izan zen Afganistanen eta Pakistanen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Holbrooke |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.