From Wikipedia, the free encyclopedia
René de Obaldia (Hong Kong, 1918ko urriaren 22a- Paris, 2022ko urtarrilaren 27a) idazle frantsesa izan zen, Txinan jaioa. Ama frantsesa zuen eta aita panamar diplomatikoa. Frantzian egin zituen ikasketak. Hainbat poema laburren ondoren, eleberri bat idatzi zuen: Tamerlan des cœurs (1955, Bihotzetako Tamerlan). Bere lehen antzerti lanak izandako arrakastak (Génousie, 1960) antzerkirantz bultzatu zuen. Abangoardiako idazle famatuenetakoa bilakaturik, obra laburrek eman zioten osperik handiena. Geroago publiko zabalaren baitan ere izan zuen arrakasta. Asmatzen dituen istorioek baino garrantzi handiagoa dute bere literaturan hitz jokoek eta ustekabeko irudiek. Kritikaren saria irabazi zuen. Génousie obraz gainera, aipatzekoak ditu Du vent dans les branches de sassafras (1965, Haizea sasafras zuhaitzaren adarretan), La Baby Sitter (1972), Monsieur Klebs et Rozalie (1975), Les Bons Bourgeois (1980, Burges zintzoak) eta Grasse Matinée (1981, Goiza alferkerian).
René de Obaldia | |||
---|---|---|---|
1999ko ekainaren 24a - 2022ko urtarrilaren 27a ← Julien Green | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | René Maurice Claire de Obaldia | ||
Jaiotza | Britainiar Hong Kong, 1918ko urriaren 22a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Parisko 9. barrutia, 2022ko urtarrilaren 27a (103 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Diane de Obaldia (en) Colette Durand (en) Mildred Clary (en) (1960ko abenduaren 23a - 2010) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Condorcet (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antzerkigilea, poeta, idazlea eta prosalaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Frantses Akademia Comité des intellectuels pour l'Europe des libertés (en) | ||
Izengoitia(k) | Maurice Ygor | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||
| |||
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.