Rembrandt
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rembrandt Harmenszoon van Rijn[1] ([ˈrɛmbrɑnt ˈɦɑrmə(n)soːn vɑn ˈrɛin], Leiden, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1606ko uztailaren 15a - Amsterdam, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1669ko urriaren 4a) herbeheretar marrazkilari, margolari eta irarle barrokoa izan zen. Artearen historiak eman dituen artista aipagarrienetakoa da. Haren obren ezaugarri garrantzitsuenak koloreen aberastasuna eta argi-ilunen erabilera bikaina dira.
Rembrandt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Rembrandt Harmenszoon van Rijn |
Jaiotza | Leiden, 1606ko uztailaren 15a |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Bizilekua | Rembrandt House Museum (en) |
Talde etnikoa | Herbeheretarra |
Heriotza | Amsterdam, 1669ko urriaren 4a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Westerkerk |
Familia | |
Aita | Harmen Gerritszoon van Rijn |
Ama | Neeltje Willemsdr. Zuytbrouck |
Ezkontidea(k) | Saskia van Uylenburgh (1634ko ekainaren 22a - 1642ko ekainaren 14a) |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stedelijk Gymnasium Leiden (en) Leidengo Unibertsitatea (1620 - 1621) : Arteak |
Hizkuntzak | nederlandera |
Irakaslea(k) | Jacob van Swanenburgh (en) Pieter Lastman Joris van Schooten (en) Jan Pynas (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, grabatzailea, arte bildumagilea, akuafortista, bildumagilea eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Leiden Amsterdam Leiden eta Amsterdam |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Amsterdam Guild of St. Luke (en) |
Mugimendua | Herbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa |
Genero artistikoa | erretratua margolaritza erlijiosoa margolaritza mitologikoa genero-margolana margolaritza historikoa Autorretratua paisaia margolaritza erretratua Troniea izadi hila Vanitasa hunting still life (en) mythological art (en) winter landscape (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Kalbinismoa |
Bere garaiko artista nagusietako bat izan zen, genero asko landu eta guztietan berezitasunak erakutsi zituena; teknika bikaina zuen eta irudi figuratiboetarako hainbat isuritatik edan zuen: bere garaiko artista herbeheretarrak, flandriarrak, XVI. mendekoak, eta Italiako Pizkundeko margolariak. Gaztaroan indar dramatiko handiko obrak egin zituen, baina gerora lehentasuna emozioari eta misterioari eman zien. Errealitatea adierazteko gero eta jarrera barnekoiagoa hartu zuen, bere garaiko gustuak agintzen zuenetik aldendu bazen ere, errealitatearen eta gertaeren atzealdea, alderdirik sakonena aztertzeko ahalegina egin zuen.