![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/86/Erreala75_%25288615187533%2529.jpg/640px-Erreala75_%25288615187533%2529.jpg&w=640&q=50)
Realaren historia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Realaren historia 1909. urtean hasten da, taldearen sorrerarekin eta lehenengo tituluarekin batera. Bi aldiz irabazi du Espainiako Liga eta guztira lau Kopa eskuratu ditu, hiru gizonezkoen taldeak eta bat emakumezkoen taldeak. Espainiako futbol liga txapelketako sailkapen historikoan 8. postuan dago.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/86/Erreala75_%288615187533%29.jpg/640px-Erreala75_%288615187533%29.jpg)
1928an Espainiako Ligako sortzaileetako bat izan zen eta 1980ko hamarkadan "Urrezko aroa" bizi izan zuen. Arkonada, Zamora, Lopez Ufarte eta Satrustegi jokalariek osatu zuten tartean orduko taldea, Alberto Ormaetxea entrenatzailea zela. Hamarkada haren bukaeran, beste garai on bat etorri zen John Benjamin Toshacken gidaritzapean, Jose Maria Bakero eta Aitor Begiristain jokalariak zirela. XXI. mendearen hasieran 2002-03 denboraldia bikaina izan zen. Raynald Denoueix entrenatzailearen eskutik Ligako txapeldunordea izan zen.
2004. urtean emakumezkoen taldea sortu zen eta 2019. urtean Erreginaren Kopa eskuratu zuen finalean Atlético Madril garaituta. 2020. urtean gizonezkoen taldeak Errege Kopako final berri bat jokatu zuen, Club Ciclista eta Vasconia Sporting kontutan hartuta zortzigarrena. Athleticen aurka izan zen eta 1-0 emaitzaz irabazi ondoren txapeldun izan zen berriz.