From Wikipedia, the free encyclopedia
Ray Charles Robinson (Albany, 1930eko irailak 23- Beverly Hills, 2004ko ekainak 10) soul, rhythm and blues eta jazzeko estatubatuar kantari, saxo-jole eta piano-jole bat izan zen. Txikitatik itsu egon zen, eta mundu mailan musika herrikoiaren historian zehar eragin gehien izan zuen musikarietako bat bezala errekonozitua izan zen.
Ray Charles | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ray Charles Robinson |
Jaiotza | Albany, 1930eko irailaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Greenville Seattle Los Angeles |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Beverly Hills, 2004ko ekainaren 10a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Inglewood Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Eileen Williams (en) (1951ko uztailaren 31 - 1952) Della Beatrice Howard Robinson (en) (1955eko apirilaren 5a - 1977) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Florida School for the Deaf and Blind (en) (1937 - 1945) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea, musikagilea, egile abeslaria, abeslaria, jazz musikaria, kantaria, musika-moldatzailea, estudioko musikaria eta soul musician (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ray Charles and His Orchestra (en) |
Izengoitia(k) | Ray Charles |
Genero artistikoa | jazza soula rhythm and bluesa bluesa countrya gospela |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Swing Time ABC Records Atlantic Records Warner Bros. Records Philips |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
raycharles.com | |
| |
Ray Charles Georgiako Albany herrian jaio zen. Haurtzaroan, 7 urte zituela galdu zuen ikusmena glaukoma baten ondorioz. Pianoan autodidakta izan zen, baina "St Augustine School"en, itsuendako eskola batean musika klaseak ere jaso zituen braillez. 1940ko hamarkada amaieran, Ray Charlesek diska bat jarri ahal izan zuen bere herrialdeko zerrendetan, eta 1951n bere lehen Top Tena lortu zuen, "Baby, Let Me Hold Your Hand"i esker. Gospel kantuak letra herrikoiekin kantatzeagatik kritikatua izan zen, kantuei letra erlijiosoak eta alderantziz jartzeko tradizio handia dagoen arren. Gospel musikaren fundatzaileetako bat izan zen Thomas Andrew Dorsey da adibideetako bat, musika herrikoian ere ibilbide esanguratsu bat izan zuena. Solomon Burke eta Little Richard bi estiloen artean ere mugitu ziren.
Newport Jazz Festivalean agerpen bat egin ondoren arrakasta garrantzitsu bat lortu zuen "(The Night Time is) The Right Time" lanarekin, eta 1959ko bere kanturik ezagunena izan zen "What'd I say"rekin. Bere karreraren fase honen izatea Ray Charles aurrez aurre izeneko zuzeneko bere bilduman entzun daiteke, 1959an Atlantan afroamerikar entzulego ugari baten aurrean grabatua.
Ray blues-gospeleko bere sintesiaren mugetatik haratago joaten hasi zen Atlanticekin jarraitzen zuen bitartean, disketxe honek orain Jeinua deitzen zuelarik. Orkestra askorekin eta jazz artista askorekin grabatu zuen, Milt Jackson kasu, eta Hank Snowren "I'm Movin' On" lanarekin country musikako bere lehen coverra ere egin zuen.
Ondoren, ABC Recordsera pasa zen. ABCn, Charlesek kontrola handia izan zuen bere musikarekiko, eta bere ikuspegia ez zuen esperimentuzko alboko proiektuetan hedatu, baizik eta pop musikan, emaitza bezala "Unchain My Heart" kantua eta Billboardeko zerrendetan lehen postuan zegoen "Hit the Road, Jack" kantua emanez. 1962an Charlesek kanpoko bere entzule berriak Modern Sounds in Country and Western Music bilduma berriarekin harritu zuen, bilduma honen barnean, beste batzuen artean, "I Can't Stop Loving You" eta "You Don't Know Me". Honen jarraian zenbait arrakasta iritsi ziren, horien artean "You Are My Sunshine", "Crying Time", "Busted" eta "Unchain My Heart".
2004. urtean, Taylor Hackfordek film bat egin zuen Ray Charlesen bizitzari buruz: Ray.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ray Charles |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.