Ramon de la Sota
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ramon de la Sota y Llano (Castro Urdiales, 1857ko urtarrilaren 20a - Getxo, 1936ko abuztuaren 17a) euskal enpresaburu, abokatu eta Eusko Alderdi Jeltzaleko politikari abertzale bat izan zen, bai eta Ramon de la Sota Aburto politikari abertzale eta finantza gizona nahiz Manuel de la Sota "Txanka" politikari abertzalearen aita ere. Bere ontziola eta meatzaritza negozioei esker, Euskal Herria nahiz Espainiako dirutza handienetakoaren jabe zen. Ingalaterrako erregeak berak ohorezko titulua eman zion, horregatik Sir Ramon de la Sota dei ziezaioten gustatzen zitzaion.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Ramon de la Sota | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ramón de la Sota y Llano |
Jaiotza | Castro Urdiales, 1857ko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Euskal Herria |
Heriotza | Getxo, 1936ko abuztuaren 17a (79 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Catalina Aburto Uribe |
Seme-alabak | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Unibertsitate Zentrala |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua, politikaria eta abokatua |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Euskal-Erria elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Itxi
XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera artean euskal abertzaletasunaren bultzatzaile ekonomiko nagusienetakoa izan zen.