From Wikipedia, the free encyclopedia
Rambo 2008ko Sylvester Stallone estatbatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako akziozko gerra film bat da. Sylvester Stallone, Julie Benz, Paul Schulze, Matthew Marsden, Graham McTavish, Rey Gallegos, Tim Kang, Jake La Botz, Maung Maung Khin eta Ken Howard aktoreek antzeztu zuten.
Rambo (2008ko filma) | |
---|---|
Brian Tylerren filma | |
Egilea(k) | Brian Tyler |
Argitaratze-data | 2008 |
Izenburua | Rambo |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa Vietnamera |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, action thriller (en) , splatter film (en) , independent film (en) , film dramatikoa eta gerra-filma |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Rambo |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia, Mexiko, Thailandia eta Arizona |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sylvester Stallone |
Gidoigilea(k) | Sylvester Stallone Art Monterastelli |
Antzezlea(k) | |
Sylvester Stallone (John Rambo (en) ) Julie Benz Matthew Marsden (en) Graham McTavish (en) Jake La Botz Tim Kang Paul Schulze Ken Howard Richard Crenna Patrick Poivre d'Arvor (en) Supakorn Kitsuwon (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Avi Lerner |
Konpainia ekoizlea | Lions Gate Entertainment Millennium Media (en) |
Edizioa | Sean Albertson (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Franco-Giacomo Carbone (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Brian Tyler |
Argazki-zuzendaria | Glen MacPherson |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Myanmar, Thailandia eta Arizona |
Argumentu nagusia | terrorismoa |
| |
Bideoa | YouTube |
Rambo saga ospetsuko filma da, aurreko First Blood (1982), Rambo: First Blood Part II (1984) eta Rambo III (1988) filmeen jarraipena. Hiru film horietan Sam Trautman kolonela antzeztu zuen Richard Crenna aktorea bost urte aurretik hil zenez, film hau berari eskeinia dago.
John Rambo (Sylvester Stallone) txapel orlegi ohiak Thailandiako iparraldeko oihanean bizimodu bakarti eta lasaia darama, arrantza eginez eta kobrak ehizatuz, ondoren hauek saltzeko asmoz. Misiolari katoliko talde batek beren gida izan eta Birmanian tortura eta erailketak ohikoak bihurtu dituen birmaniar armadaren setiopean dauden errefuxiatuei elikagaiak eta botikak eraman asmoz taldekideak ezkutuan sartzeko eskatzen diotenean dena aldatuko da. Hasiera batean ezezkoa eman arren, azkenean Rambok gogo txarrez misiolari taldearekin bidai arriskutsuari ekingo dio.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.