From Wikipedia, the free encyclopedia
Radiohead Oxfordeko bost britainiarrek osatutako taldea da, zeina XXI. mendeko talderik garrantzitsuenetakoa izatera ailegatu den. Beraien musika genero askotan oinarritzen da, besteak beste, rock alternatiboa, rock experimentala, krautrocka, musika elektroniko experimentala, musika klasikoa eta jazza. Milioika album saldu dituzte munduan eta askotan jarri izan ohi dituzte historiako talde hoberenen artean, adibidez, Rolling Stone aldizkariaren historiako talde hoberenen zerrendan 73. izendatu zuten eta The Guardian egunkari estatubatuarrak mende honetako talde hoberen bezala jarri zuen.
Radiohead musika taldeko kideak, ezkerretik eskuinera: Thom Yorke, Jonny Greenwood, Colin Greenwood, Ed O'Brien eta Phil Selway | |
Datuak | |
Jatorria | Abingdon, Oxfordshire Ingalaterra |
Musika mota | Rock alternatiboa Art rocka Rock esperimentala Elektronikoa |
Urteak | 1985-gaur egun arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | XL, Ticker Tape Ltd., Hostess, TBD, Parlophone, Capitol |
Taldekideak | |
Thom Yorke Jonny Greenwood Colin Greenwood Ed O'Brien Phil Selway | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
http://radiohead.com/ | |
Taldea 1988an sortu zen Abingdonen, Ingalaterran, eta "On A Friday" izena zuen hasieran. Kideak Thom Yorke (abeslaria, gitarra eta pianoa), Johnny Greenwood (gitarra, teklatuak, ondes martenot-a eta beste asko), Colin Greenwood (baxua, teklatua, sintetizadoreak eta samplerrak), Ed O’Brien (gitarra, perkusioa, soinu efektuak eta tarteka ahotsa) eta Philip Selway dira (bateria eta perkusioa). Hasiera honetan, ez zuten diskorik atera, baina EMI diskografiarekin kontratua sinatu zuten eta segituan izena Radiohead-era aldatu zuten. Diskografika honekin argitaratu zuten lehen diskoa 1993an, Pablo Honey, rock britainiar klasiko disko xume bat. Nahiz eta salmentak ez ziren izugarriak izan, Creep abestiak famara eraman zituen zuzenean eta kritika asko sortu zituen, abesti bakar bateko talde bezala ere izendatuaz.
1995ean, eta heldutasun musikal gehixeago zutela, The Bends diskoa argitaratu zuten, genero aldetik aurreko diskotik asko urrundu gabe. Aurreko diskoa baino sakonago eta landuago bezala klasifikatu zuten eta adituen artean kritika onak jaso zituen.
Orduan, hiru urte ondoren, 1997an, itzuli oso bat eman zioten aurretik egindako guztiari. Ok Computer albuma kaleratu zuten musika sofistikatu, konplexu, atmosferiko eta abangoardistago batekin eta letra sakon eta paranoikoekin. Milioika disko saldu zituzten eta kritikak lehertu zituzten. Askok historiako rock album hoberenetako bezala izendatu zuten eta Grammy sari bat ere irabazi zuen. Honen ondoren, Radiohead talde guztiz heldua eta berritzailea bihurtu zen aurrerantzerako.
Disko honen ondoren aterako zutenaren espektazioek ezin zuten handiagoak izan eta taldeak berak ez zekien oso ziur zein norabide hartuko zuen. Thom Yorke, taldeko abeslaria, presioa eta ospea zirela eta idazle blokeo baten erdian aurkitzen zen eta, oro har, taldearen etorkizuna ez zen oso zehatza. Baina ezustekoan, 2000 urtean, Kid A albuma kaleratu zuten. Aurretik egin zuten guztiaz aparteko gauza bat zen album hori. Radioheaden ezaugarri nagusienetakoa zen ahotsa guztiz mutilatu zuten, modu askotara eraldatuaz, soinu distante eta inhumano bat bihurtuaz eta taldeari ospe mundiala eman zioten gitarra doinuak minimoetan utzi zituzten. Aldiz, elementu elektroniko ezohikoak sartu zituzten eta taldea inspiratu zuten genero guztiak hartu zituzten, hots, rocka, jazza, elektronika, klasikoa eta abar, eta denak zanpatu eta guztiz berria zen zerbait sortu zuten, Kid A. Album hau, besteak ez bezala, hotza, arraroa eta deshumanizatua zen, beste planeta batetik etorri balitz bezala, eta urrun utzi zituzten Creep bezalako abesti estadio-betearazleak. Thom Yorkek esan zuen bezala, “Oso zaila egiten zait ‘rock musika’ bezala hartu dugun bideaz pentsatzea. Kid A dena ezabatu eta hasieratik hastea bezalakoa da”. Hasieran kritikak bananduta bazeuden ere, gaur egun, ez dago Kid A musikaren mugarri dela eztabaidatzen duenik eta, momentu honetan historiako 67. album hoberenaren postua dauka Rolling Stones aldizkari musikal famatuaren zerrendan.
Urte hartan bertan, album honen grabazio sesioetan bi disko betetzeko adinako materiala grabatu zenaren zurrumurrua zabaldu zen, eta 2001ean, Amnesiac albuma kaleratu zuten. Honako hau ez zen Kid A bezain berritzailea izan baina Pyramid song bezalako abesti ederrak edo Life In A Glasshouse bezalako abesti jazzeroak ekarri zituen.
Bi urteren ondoren, 2003an, Hail To The Thief kaleratu zuten, zeinak genero aldetik barne borroka bat zuen, izan ere, Yorkek ordenagailuen bidetik jo bait naizuen beste batzuek beste bide batzuk hartu nahi zituzten bitartean. Azkenean, album pixka bat rockeroago bat sortu zuten baina elementu elektronikoekin. Albuma ez zen inondik ere txarra izan, baina taldea erdi banaturik zegoela erakutsi zuen. 2006an Thom Yorkek The Eraser bakarkako lana atera zuen barnean zuen guzti hau atereaz.
Ondoren, taldea hurrengo diskaren prestaketan murgildu zen, baina oso suntsikorra izaten bukatu zuen prozesuak. Grabatutako abestiekin ez ziren gustora geratzen eta izugarrizko denbora pasatzen zuten estudioan sartuta. Aurreko diskoko banaketa honek eta grabazioen frustrazioa taldea guztiz suntsitzeko zorian utzi zuen, baina, azkenean, beraien arazo guztiak konpondu zituzten In Rainbows diskoa sortzeaz amaitu zutenean, terapia bat izan balitz bezala. Album izugarri ederra sortu zuten prozesu luze horren amaierarako, soinu ez hain berritzaile batekin baina berriz ere talde oso baten soinuarekin. Gutxi balitz, musika industriari kolpe ederra eman zioten albuma atera baino hamar egun lehenago, beraien webgunean abisua eman eta interneten nahi adina diru ordainduta jaisteko jarri zutenean, konbentzionalki kaleratu beharrean. Honek musika industria aldatu zuen, pay-what-you-want formatoa sortuaz.
Lau urteren ostean, 2011 urtean, The King Of Limbs albuma sortu zuten, berriz ere musikaren alde arraroan murgildurik. Nahiko laburra da, 37 minutu, zortzi abestirekin. Abesti erritmikoago batzuk ditu albumak, Clive Deamer bateria jolearekin elkaranean sortutakoak, eta berriz ere, sample-ekin eta elektronikarekin jolastu zuten. Soinua askotan instrumentu akustikoekin sortutako soinu elektronikoa bezala deskribatu genezake. Ez zen taldearen album estetikoena izan, baina interesgarria izan zen.
Horren ondoren, taldekide bakoitza bere proiektu pertsonaletan ere barneratzeaz gain, disko berria sortu dute, azken bost urteetan ezertxo ere kaleratu ondoren, A Moon Shaped Pool, zeina, jarraitzaileen harrera ona izateaz gain, kritikoki oso ongi baloratua izan den. Album hau soinu organikoagoetan oinarritu da nagusiki, besteak beste, orkesta eta koro moldaketak txertatuaz, Johnny Greenwoodek Londreseko Orkesta Garaikidearekin egindako elkarlanaren fruitu, eta oro har, album borobila sortu dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.