From Wikipedia, the free encyclopedia
RAID (inglesez Redundant Array of Inexpensive Disks, ‘disko merkeen multzo erredundantea’, egun ere Redundant Array of Independent Disks, ‘disko independenteen multzo erredundantea’) batera funtzionatzen duten disko gogorren multzoren biltegiratze sistema da. Datuak disko gogorren artean banatzen dira bai errendimendua bai erredundantzia emateko.
RAID mailarik erabilienak dira:
RAID 0 (bolumen edo multzo zatitua, Data Striping Without Parity) erredundantzia edo paritate informaziorik gabe disko bi edo gehiagotan banatzen ditu datuak, hau da, ez da huts toleratzailea, akats bat gertatuko balitz informazio ezin daiteke berreskuratu. Biltegiratze sistemaren errendimendua hobetzeko balio du jatorrizko RAID maila ez den honek. Baita ahalmen txikiko disko gogorretik disko handi bat osatzeko. Bolumena osatzeko diskoen tamaina desberdina bada diskoen tamainarik txikiena hartzen da (adibidez: disko batek 120 GB du eta bigarrenak 100 GB, orduan multzoarena 200 GB litzateke.
RAID 1 mailan datuak aldi berean disko bi edo gehiagotan (array) kopiatzen dira. Sistema oker toleratzailea da, hau da disko batek huts egingo balu beste batetik hartuko litzateke informazio. Bolumen osoa hondatzeko probabilitatea disko bakoitzaren probabilitatearen biderketa litzateke. Bolumena hondatzeko disko guztiak huts egin behar lukete batera.
RAID 5 ( disko bandak paritatearekin, Independent Disk Array.) Datuak eta detekziorako kodeak (paritate kodeak) multzoko diskoen artean banatzen ditu. RAID 5 errendundantzia=kostu merkeak dituelako asko zabaldu da. Normalean paritatea kalkulatzeko hardwareren bidez egiten da.
RAID maila bat beste RAID maila baten oinarri izan daiteke. RAID mailaren zenbakiarekin adierazten, bairta «+» ikurrarekin ere. Adibidez RAID 10 (RAID 1+0) RAID 1 mailako zenbait disko fisikoen multzoari RAID 0 maila ezartzen zaio. RAID 01 mailan RAID 1 mailarekin ez nahasteko RAID 0+1 bezala adierazten da eta RAID 0 mailako zenbait disko fisikoen multzoari RAID 1 maila ezartzen zaion disko multzo da. Laburpen modura:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.