R.E.M. (musika taldea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
R.E.M. AEBetako Georgian 1980ko hamarkadaren hasieran sortutako rock taldea da.
R.E.M. (musika taldea) | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Athens |
Musika mota | rock alternatibo, college rock (en) , jangle pop (en) eta folk rock |
Urteak | 1980ko urtarrila—AsteazkenaambUTCAsteazkena |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | I.R.S. Records (en) Warner Bros. Records Hib-Tone Concord Bicycle Music (en) New West Records (en) Warner Records |
Managerra | Jefferson Holt (en) Bertis Downs IV (en) |
Michael Stipe (1980ko urtarrila - 2011ko irailaren 21a) Peter Buck (1980ko urtarrila - 2011ko irailaren 21a) Mike Mills (1980ko urtarrila - 2011ko irailaren 21a) Bill Berry (1980ko urtarrila - 1997ko urriaren 30a) Bertis Downs IV (en) (1982 - 2011ko irailaren 21a) Jefferson Holt (en) (1981 - 1996) | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
remhq.com eta remhq.com | |
Lehen urteetan zehar jo eta ke egin zuten lan, 1982tik 1988 arte urtero disko bana plazaratuz. Birak ere etengabe egiten zituzten, edozein tokitan jotzeko prest. Horren bitartean, talde andanaren gaineko eragina izan zuten, bai 1980etako jangle pop taldeengan baita 1990etako alternative rock taldeengan. REMen izar bihurtu arteko lan saiatu eta arduratsua miresten zuten, batez ere supitukiko arrakasta eta porrotaren industria batean.
Euren 1970eko hamarkadako punk rockean oinarritutako etika langileak, nahiz euren estetikak eta ideia politikoek 1980etako alternative rockaren eszenatokiaren erdira eraman zuten. Hamarkadaren bukaerako lortutako arrakasta komertziala zela eta, auzi politikoak nahiz ingurenekoak lehen planora ekarri ahal zituzten.