Qinghai

From Wikipedia, the free encyclopedia

Qinghaimap

Qinghai (青海 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia da. 721.000 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 5.390.000 biztanle bizi ziren bertan.

Datu azkarrak Administrazioa, Izen ofiziala ...
Qinghai
 Txinako Herri Errepublika
Thumb
Administrazioa
Izen ofiziala青海省
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
ISO 3166-2CN-QH
HiriburuaXining
GobernuburuaLiu Ning (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak35°N 96°E
Thumb
Azalera696.700 km²
MugakideakXinjiang, Tibeteko eskualde autonomoa, Gansu eta Sichuan
Punturik altuenaBukadaban Feng (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria5.930.000 (2010)
5.923.957 (2020)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010)
Dentsitatea8,51 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+08:00
qh.gov.cn
Itxi

Inguru naturala eta kokapena

Thumb
Xiningo Herritarren Parkearen ikuspegia.

Quinghai probintziaren mugakideak honakoak dira: Gansu probintzia ipar-ekialdean, Xinjiangko lurralde autonomoa ipar-mendebaldean, Sichuan probintzia hego-ekialdean, eta Tibeteko lurralde autonomoa hego-mendebaldean.

Probintziaren izena Qinghai lakutik eratorria da.

Geografia

Qinghai, Goi-ordoki tibetarraren ipar-ekialdean dago. Txinako ibai garrantzitsu guztiek Qinghai probintzian dute iturburua, Ibai Horiak probintziaren erdialdean, eta Yangtze eta Mekong ibaiek hego-mendebaldean. Erliebea, altuerak baldintzatzen du, eta batez-beste 3.000 metrotik gora daude probintziako hiri guztiak. Qinghaiko mendilerro garrantzitsuenen artean, Tanggula eta Kunlun mendiak daude.

Eskualde autonomo ez den probintziarik handiena da eta probintzian Txinako Herri Errepublikako lakurik handiena dago, Qinghai lakua. Qaidam arroa probintziaren ipar-mendebaldean dago, eta lehengai ugari aurki daitezkeen 2.600 eta 3.300 metro arteko gune oso lehorra da.

Sanjiangyuan Natura Erreserba eta Hiru Ibaien Natura erreserba, gobernuak Qinghain sortutako bi gune babestuak dira. Hiru Ibaien erreserban, Txinako hiru ibai garrantzitsuenen iturburua dagoelarik.

Klima

Klima, altuera handiak baldintzatzen du, eta urteko batez besteko tenperatura -5 eta 8 gradu artekoa da kokagunearen arabera. Urtarrilean termometroak -18 eta -7 bitartean eta uztailean 5 eta 21 gradu artean egon ohi dira.

Prezipitazioak urriak dira urte osoan zehar, baita uda garaiko montzoia denean. Horrez gain, otsailetik apirilera hare ekaitzak ugariak izaten dira.

Banaketa administratiboa

Informazio gehiago Mapa, # ...
Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
Thumb
1 Haixi (Mongoliar eta Tibetarra) 海西蒙古族藏族自治州 Hǎixī Měnggǔzú Zàngzú Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
2 Haibei (Tibetarra) 海北藏族自治州 Hǎiběi Zàngzú Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
3 Xining 西宁市 Xīníng Shì Prefektura mailako hiria
4 Haidong 海东地区 Hǎidōng Dìqū Prefektura
5 Hainan (Tibetarra) 海南藏族自治州 Hǎinán Zàngzú Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
6 Huangnan (Tibetarra) 黄南藏族自治州 Huángnán Zàngzú Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
7 Yushu (Tibetarra) 玉树藏族自治州 Yùshù Zàngzú Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
8 Golog (Tibetarra) 果洛藏族自治州 Guǒluò Zàngzú Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
Itxi

Politika

Qinghai probintziako gobernadorea Song Xiuyan da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Qiang Wei da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
QINGHAI
Golmud ZLGM GOQ Golmud Aireportua
Xining ZLXN XNN Xining Caojiabu Aireportua

Kanpo estekak

Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.