![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ee/Flag_of_the_Puerto_Rican_Independence_Party.svg/langeu-640px-Flag_of_the_Puerto_Rican_Independence_Party.svg.png&w=640&q=50)
Puerto Ricoko Alderdi Independentista
From Wikipedia, the free encyclopedia
Puerto Ricoko Alderdi Independentista (PIP; gaztelaniaz: Partido Independentista Puertorriqueño) Puerto Ricoko hiru alderdi politiko nagusietako bat da. 1946an sortu zutenez, Puerto Ricoko alderdi politiko zaharrenetatik bigarrena da. Alderdiaren oinarrizko aldarrikapena Erdialdeko Amerikako herrialde hura AEBetatik burujabe bihurtzea da. Jarraitzaileek pipiolo ezizena dute, besteak beste.
Puerto Ricoko Alderdi Independentista | ||
---|---|---|
| ||
Datuak | ||
Mota | alderdi politikoa | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Ideologia | independence movement in Puerto Rico (en) ![]() | |
Jarduera | ||
Kidetza | Internazional Sozialista | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Rubén Berríos (en) ![]() | |
Idazkari orokorra | Juan Dalmau Ramírez (en) ![]() | |
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1946ko urriaren 20a | |
webgune ofiziala |
Puerto Ricoko alderdi hau Gilberto Concepcion de Graciak sortu zuen 1946an, Bayamon udalerrian, herrialdearen independentziaren alde egiteko asmoz; izan ere, Herri Alderdi Demokratikoak alde batera utzi zuen ideologia independentista, gobernuko boterea lortu zuenean. PIPek hauteskunde borroka aukeratu du independentzia lortzeko bidetzat; desobedientzia zibilaren metodoa erabili du, eta sozialdemokrazia proposatzen du ekonomia sistema gisa.