konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Propinoa edo metilazetilenoa hidrokarburo alifatikoa da, alkinoen familiakoa eta CH3C≡CH formula duena. Gas kolorge oso sukoia da. Propadieno bere tautomeroarekin oreka kimikoan egoten da[1].
Propino | |
---|---|
Formula kimikoa | C3H4 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono |
Mota | alkino |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 0,6925 g/cm³ |
Momentu dipolarra | 0,784 D |
Fusio-puntua | −103 °C −102,7 °C |
Irakite-puntua | −23 °C (760 Torr) −23,2 °C (101,325 kPa) |
Fusio-entalpia | 0,784 D |
Formazio entalpia estandarra | −185,44 kJ/mol |
Baporizazio entalpia | 22,1 kJ/mol |
Lurrun-presioa | 5,2 atm (20 °C) |
Masa molekularra | 343,181525512 Da |
Arriskuak | |
Lehergarritasunaren beheko muga | 1,7 vol% |
Denboran ponderatutako esposizio muga | 1.650 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak) |
IDLH | 2.788 mg/m³ |
Eragin dezake | methylacetylene exposure (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | MWWATHDPGQKSAR-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 74-99-7 |
ChemSpider | 6095 |
PubChem | 6335 |
Reaxys | 878138 |
Gmelin | 48086 |
ChEMBL | CHEMBL116902 |
RTECS zenbakia | UK4250000 |
ZVG | 13940 |
DSSTox zenbakia | UK4250000 |
EC zenbakia | 200-828-4 |
ECHA | 100.000.754 |
Human Metabolome Database | HMDB0256844 |
UNII | 086L40ET1B |
Propinoa gas nahikoa egonkorra da nahiz eta oso sukoia izan. Oso kontzentratuta dagoenean itogarri bihurtzen da.
Gas kolorgea da eta usain berezia du. Airea baino pisutsuagoa da eta uretan disolbaezina.
Propinoa orekan egoten da bere tautomero propadienoarekin. Bi gasen nahasteari MAPD (MetilAzetileno/PropaDieno) esaten zaio:
H3CC≡CH ⇌ H2C=C=CH2
MAPD albo-produktu ez-desideratua da propenoaren produkzioan propanoaren crackingaren bidez. Propenoa lehengai inportantea da industria kimikoan esaterako polipropilenoa sintetizatzeko eta erreakzio horretan MAPDk oztopatu egiten du polimerizazio katalitikoa.
Propanoaren crackingez gain propinoa 1-propanolaren[2], alkohol alilikoaren edo azetonaren[3] erredukzioaz presta daiteke laborategian. Konposatu horren lurrinak magnesioaren eraginez erreduzitzen dira.
Propinoak hiru karbono-atomozko egitura duenez, oso erabilgarria da sintesi organikoan. Lotura hirukoitzak oso erreaktibo bilakatzen du bereziki adizio-erreakzio nukleozaleetan.
Desprotonatu egiten da n-butil litioz tratatzean, propinil litioa emanez. Hau nukleozale oso erreaktiboa da eta erraz erreakzionatzen du karboxilo taldeekin alkoholak eta esterrak emanez[4]. Propinoa purutzea oso garestia denez, normalean MAPD baliatzen da merkeagoa delako.
Europako Espazio Agentziak erregai berrien berrien bila dihardu metilhidrazina/nitrogeno tetroxido sistema klasikoa ordezkatzeko eta nahaste ez horren toxikoak baliatu nahi ditu. Propino/oxigeno likido nahasteak orbita baxura sateliteak jartzeko erregai moduan abantailak nabarmenak dituela ikusi da[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.