Poul Schlüter
daniar politikaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Poul Holmskov Schlüter (Tønder, 1929ko apirilaren 3a – Frederiksberg, 2021eko maiatzaren 27a) danimarkar politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1982tik 1993ra.
Datu azkarrak Europarlamentaria, Danimarkako Justizia Ministroa ...
Itxi
Zuzenbide ikasketak egin zituen Kopenhageko Unibertsitatean eta abokatu lanetan aritu zen. Alderdi kontserbadoreko kide izan zen eta diputatu izan zen 1964tik 1994ra.
1982an beste hiru alderdirekin koalizio gobernua osatzea lortu zuen. 1901etik ez zegoen lehen ministro kontserbadorerik. 1993ko urtarrilean dimititu zuen, herrialdea zuzentzen hamar urte eman ondoren. 1994tik 1999ra Europako Parlamentuko diputatua izan zen.