konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Potasio permanganatoa, potasio (K+) eta permanganato(MnO4-) ioiez osaturiko konposatu kimiko bat da. Agente oxidatzaile sendoa da eta bai solido egoeran eta baita ur-disoluzioan kolore more bizia du. Ingurune azidoan, potasio ioduroarekin erreakzionatzen du iodo metalikoa lortzeko helburuarekin. Potasio katioiak, 1+ oxidazio egoeran dago, anioia, aldiz 1- egoeran.
Potasio permanganato | |
---|---|
Formula kimikoa | KMnO4 |
SMILES kanonikoa | [O-[Mn](=O)(=O)=O.[K+]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [O-[Mn](=O)(=O)=O.[K+] 3D eredua] |
Konposizioa | potasio, oxigeno eta manganeso |
Mota | potassium salt (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 2,703 g/cm³ |
Deskonposizio-puntua | 240 °C |
Formazio entalpia estandarra | −813,4 kJ/mol |
Masa molekularra | 157,881 Da |
Erabilera | |
Rola | farmako esentzial eta Oxidatzaile |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | VZJVWSHVAAUDKD-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 7722-64-7 |
ChemSpider | 22810 |
PubChem | 516875 |
NBE zenbakia | 1490 |
RTECS zenbakia | SD6475000 |
ZVG | 4070 |
DSSTox zenbakia | SD6475000 |
EC zenbakia | 231-760-3 |
ECHA | 100.028.874 |
MeSH | D011196 |
RxNorm | 8604 |
UNII | 00OT1QX5U4 |
NDF-RT | N0000148188 |
KEGG | D02053 |
Industria eta laborategi mailan, erreakzio kimiko desberdinetan oxidatzaile moduan erabiltzen da.
Konposatu kimiko desberdinen sintesian erabiltzen da, izan ere, permanganatoa diluituta duen disoluzio batek alkenoak diol bihurtu ditzake. Baldintza gogorretan, konposatu azidoetako karbono-karbono loturak hautsi ditzake . Erreakzio hau aplikatzen da ziklohexanotik abiatuta azido adipikoa sintetizatzeko.
Ingurune basikoan, eraztun aromatiko bati lotua dagoen karboxilo taldearen metilo baten oxidazioa da beste erreakzio arrunt bat.
Kimika analitikoan, erredox erreakzioetan erabiltzen da oxidatzaile moduan. Permanganatoa Mn2+ modura erreduzitzen da disoluzio azidoetan. Disoluzioa neutroa bada, MnO2-ra erreduzitzen da, non manganesoak +4 oxidazio egoeran dago. Aldiz, disoluzio basikoetan, K2MnO4 sortzen da, eta hemen, manganesoak +7 oxidazio egoera du.
Laborategian, azido klorhidrikoarekin erreakzionarazten da kloro elementala sortzeko hurrengo erreakzioa jarraituz:
Bere propietateetaz baliatuz, desodorante eta desinfektatzaile moduan erabiltzen da. Parasitoek eragindako gaixotasun batzuk sendatzeko erabiltzen da arrainetan, eta baita azaleko gaixotasun batzuk tratatzeko ere, hala nola, onddoak. Sugeen hozkaduren ondorioz edota pozoiek sortutako intoxikazioak konpontzeko tratamentua ere izan daiteke.
Ur edangarriaren tratamentuan erabilera garrantzitsua du. Adibidez, Afrikan, landareetan egon daitezkeen bakteria desberdinak neutralizatzeko erabiltzen da.
Potasio permanganato solidoa, oso oxidatzaile sendoa denez, glizerina puruarekin nahasten badugu, oso erreakzio exotermikoa ematen du. Hau ere gerta daiteke, material organiko desberdinekin nahasten badugu.
KMnO4 solidoa azido sulfuriko kontzentratuarekin nahasten badugu, Mn2O7 sortzen da eta honek leherketak sortzen ditu. Azido klorhidrikoarekin nahasten bada, kloro gas arriskutsua sortzen da.
Disoluzio akuosoak ez dute hainbesteko arriskua, gehienbat diluituak badaude.
Permanganatoak azala eta arropa zikintzen du MnO2-ra erreduzitzean, hortaz, kontuz maneiatu behar da. Arropako orbainak, azido azetikoarekin garbitu daitezke. Azalekoak, aldiz, 48 orduren buruan joaten dira. Bestela, sulfito edo sodio bisulfitoarekin garbitu daiteke.
Intoxikazio desberdinetan, urdaileko garbiketak egiteko erabiltzen da, hala nola, fosforo zuria irensten bada.
Dermatologian ere oso erabilia da bere ezaugarriengatik.
Uren garbiketan erabilia izan da 70. hamarkadatik, bere ahalmen oxidatzaile sendoagatik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.