Poltsikoko erloju
From Wikipedia, the free encyclopedia
Poltsikoko erlojua, sakelako erlojua edo montra, normalean, malgukiko erloju mekaniko mota bat da, bere tamaina txikiagatik, poltsiko batean eraman daitekeena eta, oro har, txaleko edo praketako poltsikoan eusteko katenatxo bat duena.
Poltsikoko erlojuak, Lehen Mundu Gerrara arte erloju mota ohikoena izan zirenak, gaur egun ez dira erabiltzen, eskumuturreko erlojuak ordezkatu baititu.
Europan XV. mendearen erdialdean sortu ziren, erlojuei kiribileko malguki bat aplikatu eta gutxira. Lehenengo aleak zilindro-formakoak ziren, asko aldatzen ziren eta gutizia arraroak zituzten, eta XVI. mendearen hasieratik badakigu Alemanian eta Italian poltsikoko erlojuak erregularki eraikitzen zirela. Adibide berezi bat, Nurembergen egiten zirenak ziren (Peter Henlein maisuak egiten zituenak adibidez), oboide forma zutenak, nondik Nurembergeko arrautza izen ospetsua datorren.