![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/31/Chopin_polonaise_Op._53.jpg/640px-Chopin_polonaise_Op._53.jpg&w=640&q=50)
Polonesa
Poloniar jatorriko dantza, 3/4 konpasekoa, eta tempo lasaia izaten duena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Polonesa poloniar jatorriko dantza da, hirutar konpasean idatzia eta erritmo neurtua duena; aldi ahuleko kadentziak izan ohi ditu. Zeremoniazko martxa baten antzekoa da, eta ziur aski XVI. mendean sortu zen, gortean; dantzariek, bikoteka, bira ematen zioten dantza-aretoari. XVII-XIX. mendeetan Europako herrialde askotan erabili zen gorteko dantzaldiak hasteko, eta pianorako konposizio asko egin ziren. Haendel, Mozart, Beethoven, Schubert eta Chopinek idatzi zituzten polonesak, besteren artean. Chopinenak dira ezagunenak.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/31/Chopin_polonaise_Op._53.jpg/640px-Chopin_polonaise_Op._53.jpg)