−O−CO−NH− funtzio-taldea duten polimeroen izen generikoa. Apar sintetikoak egiteko erabiltzen dira, besteak beste From Wikipedia, the free encyclopedia
Poliuretanoa diisozianato baten eta alkohol dihidroxiliko baten arteko kondentsazio-erreakzioz lortzen den polimero termoplastikoa da. Tolueno diisozianatoa etilen glikolarekin erreakzionaraziz lor daiteke, adibidez; poliuretanoaren bereizgarria da molekularen egituran -NHCOO- taldea izatea.
Poliuretano | |
---|---|
Mota | polimero eta Plastiko |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 68400-67-9 |
EC zenbakia | 614-443-8 |
ECHA | 100.116.701 |
MeSH | D011140 |
Polimeroa eratzeko gertatzen den erreakzio orokorra honela adieraz daiteke: R1NCO + R2OH → R1NHCOOR2.
Era askotara lortzen da: zuntz-, apar- edo elastomero-eran, etab. Denak sukoiak dira. Poliuretanozko zuntzek elastikotasun handia eta erresistentzia elektriko ona dute eta iragazgaitzak dira. Poliuretanozko aparrak malguak edo zurrunak izan daitezke, dentsitate txikia dute eta haien propietate nagusia da isolatzaile onak izatea; besaulkiak, koltxoiak, hodien isolatzaileak, tapizak eta abar egiteko erabiltzen dira apar malguak, eta zurrunak, berriz, besaulkiak, autoen osagaiak, isolatzaileak, itsasontziak, kamioi hozkailuak, ontziak-eta egiteko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.