Pobol y Cwm
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pobol y Cwm (euskaraz: «Haraneko Jendea») Galesen galeseraz emititzen den telesail bat da. 1974-1982 bitartean BBC Wales telebista kateak emititu zuen, aldiz, 1982. urtetik gaur egun arte S4C kateak emititu du. Errugbi partidu garrantzitsuak kenduta, Galesen gehien ikusten den telebista saioa da.
Pobol y Cwm | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | John Hefin (en) |
Izenburua | Pobol y Cwm |
Jatorrizko hizkuntza | galesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Atalak | 8.000 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | soap opera |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | BBC Cymru Wales (en) |
Hasiera-data | 1974ko urriaren 16a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Gales |
bbc.co.uk… | |
Telesaila Galesko hego-mendebaldeko Carmarthenshire konderrian filmatu da, hain zuzen ere, Carmarthen eta Llanelli udalerrien arteko eremuan; halere, ez da galeseraz Carmarthenshire eskualdeko ahoskeraz mintzatzeko ahalegin handiegirik egiten. Horregatik, telesailako denborapasetako ba, telesaila kokatzen den udalerrira doazen eta galeseraz mintzatzen diren beste Galesko eremuetatiko kanpotarren ahoskera edo dialektoa zein den asmatzea izan da.
Aktoreak normalki ingeles antzezpen munduan erabat ezezagunak dira; hala ere, 1987 eta 1994 bitartean Gareth Wyn Harries pertsonairen papera antzeztu zuen Ioan Gruffudd aktorea gaur egun Hollywoodeko filmetan agertu da eta nazioartean ospetsua da.