From Wikipedia, the free encyclopedia
Pneumatika teknologia bat da, mekanismoak mugitu eta funtzionarazteko aire konprimitua energia transmisiotzat erabiltzen duena. Airea material elastikoa da, eta ondorioz indar bat aplikatzen zaionean konprimitu egiten da, konpresio hori mantendu egiten du, eta bildutako energia itzuli egiten du espansionatzerakoan, gas idealen legea dion bezalaxe.
Aginte pneumatikoak seinalizazio elementuz, aginte elementuz eta lan-ekarpen batez osaturik daude. Seinalizazio- eta aginte-elementuek, balbula izeneko lan elementuen lan-faseak modulatzen dituzte. Sistema pneumatiko eta hidraulikoak hurrengo osagaiez hornitzen dira:
Aginteko informazioaren tratamendurako, beharrezkoa da aurrez finkaturiko era batean fluidoa kontrolatu eta zuzenduko duten aparatuak erabiltzea, aire konprimituaren fluxuaren kontrol eta norabide funtzioak egingo dituzten elementu batzuk izatera behartzen gaituena.
Automatizazioaren hasieran, birdiseinaturiko elementuak eskuz edo mekanikoki aktibatzen dira. Lanaren beharren arabera, agintea distantzian egin behar denean, sinbolo bidezko elementuak erabiltzen dira.
Gaur egun, elementu hauen aginterako eskuzko aginteez gain, badaude prozedura serbo-pneumatikoak, elektro-pneumatikoak eta automatikoak, informazioaren tratamendua eta seinaleen anplifikazio bere osotasunean exekutatzen dutenak.
Pneumatikan eta hidraulikan emandako aurrerapenek seinaleen tratamendu-prozedurak eta anplifikazioa eboluzionarazi dituzte, eta ondorioz balbula- eta hornitzaile- aukera zabala dago gaur egun, geure sistemara hobekien moldatzen dena aukeratu ahal izateko.
Batzuetan komandoa eskuz egiten da, eta beste batzuetan elektrizitatea erabiltzera behartuak gaude (automatizatzeko), arrazoi desberdinengatik, batez ere distantzia oso handiez ari garenean, eta kontrako inguruabarrik ez dagoenean.
Balbulen funtzio nagusiak honakoak dira:
Balbulak abioa, geldiketa eta norabidea kontrolatzen dituzten sistemak dira, hau da, konpresore edota depositu bateko fluidoaren fluxua kontrolatu eta erregulatzen dituzten elementuak . Definizioa hau, DIN/ISO 1219 arauaren araberakoa da, CETOPen (Comité Européen des Transmissions Oléohydrauliques et Pneumatiques) eskutik datorrena.
Bere funtzioaren arabera, balbulak 6 azpitaldetan sailkatzen dira:
Bai logika pneumatikoak eta pneumatika bidezko ekintzak, bere abantaila eta desabantailak dituzte beste metodo batzuen aurrean (hidraulika, elektrika, elektronika). Geure aukera egiteko kontuan hartu beharreko zenbait alderdi:
Bestalde, pneumatikaren beste zenbait alderdi kontuan hartu behar dira:
Era berean, zirkuitu hauek beste lau azpitalde pneumatikotan banatu daitezke:
Pausoz pausoko metodoa, zirkuitu pneumatikoak sortzeko teknika bat da, non talde bat aktibatzeko aurreko taldea desaktibatu behar den, ondorio bat sortuz. Metodorik erabiliena, jauzi-metodoa da, bi balbula baino gehiago jauzi daudenean, presio-galerak sortzen baitira. Aipatutako presio-galera horiek pausoz pausoko metodoarekin zuzentzen dira. 3 talde edo gehiago behar dira funtziona dezan, nahiz eta bi talderekin egin daitekeen, talde gehigarri bat jarri behar da sekuentzia jarraitu dezan.
Hurrengo pausoak jarraitu behar dira, pausoz pausoko zirkuitu pneumatiko bat diseinatzeko:
Pausoz pausoko metodoa bi talderekin egiteak interferentzia-arazo bat dakar, talde batek bere kabuz aktibatu eta desaktibatu beharko baitu, posible ez dena. Arazo hau konpontzeko bi aukera daude:
Oharra: Aldaketa hau egitean, posible da pausoz pausoko metodoarekin lan egitea, 3 talde edo gehiago izango bagenitu bezala.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.